Bilboko manifestaziorako autobusa

Uztarria 2006ko mar. 31a, 14:03

Izena Orkatz, Zuhatz, Urtzi edo Txarrantxa tabertan eman behar da

Autobusak 16:00etan irtengo du Etxe Zuri aurretik

Biharko (zapatua), Bilbon, Konponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna lelopean Batasuna, EA, AB, Aralar, Zutik, eta EAE-ANV alderdiek, eta ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK, ELB eta Hiru sindikatuek deitu duten manifestaziora nazionalerako autobusa antolatu dute Azpeitian. Manifestazioa 17:30ean hasiko da, Aita Donostia plazatik.

Autobusak 16:00etan irtengo du Etxe Zuri aurretik. Izena Orkatz, Zuhatz, Urtzi edo Txarrantxa tabernetan eman behar da. Langabetu, ikasle eta jubilatuek 5 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta gainerakoek 10 euro.