Betharrametako aretoa kultur ekitaldi txikietarako egokitu du Udalak

Urola Kostako Hitza 2006ko mar. 31a, 13:03

Larunbatetik aurrera, asteburuetan, DVD formatoko filmak botatzen hasiko dira

Sarrera bi euro kostatuko da (Urola Kostako Hitza)

Soreasu bota egin behar dutelako, itxita dago. Horregatik, Udaleko Kultura Batzordeak Betharrametako aretoa eraberritzea erabaki du. "Betharrametako aretoan (lehen eliza zen tokian) ez dugu obra handirik egin, baina kultur ekitaldi txikiak egiteko egokitu egin dugu", diote Udaletik. Gehienez 300 lagunentzako tokia dago bertan.

Egokitutako aretoan lehen ekitaldiak ere antolatu dituzte Udaleko Kultura Btazordetik. Larunbatetik aurrera, haurrentzako eta helduentzako DVD formatoko filmak ematen hasiko dira bertan.

Asteburuetan izango dira emanaldiak, eta sarrera bi euro kostako da.

Zime emanaldia

Apirilak 1 eta 2.
17:00etan 'Harry Potter y el cáliz de fuego'.
Apirilak 7.
22:00etan Feliz Navidad.
Apirilak 8.
17:00etan Oliver Twist.
22:00etan La joya de la familia.
Apirilak 9.
17:00etan Oliver Twist.
19:30ean La joya de la familia.
Apirilak 14.
22:00etan Tu, yo y todos los demas.