Uztarriaren martxoko aldizkaria, kalean dagoeneko

Uztarria 2006ko mar. 3a, 15:03

Umeak adoptatzearen kontuez mintzatu da Uztarria Mamen Saldañarekin, Jaione Valverderekin, Izaskun Badiolarekin eta Elizabet Gezalagarekin

Beste gaiak: Karmelo Loinaz medikuaren esperientziak, datozen urteetan karnabalak noiz izango diren jakin nahi? ...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 71. zenbakia, eta zenbaki honetan Txinatik, Bulgariatik, Kolonbiatik eta Hondurastik adopzioan umeak ekarri dituzten gurasoen esperientziak bildu ditugu Gurasoen babesean artikuluan.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Bide batez, Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasiko da jasotzen. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.450 aleko tirada du.