Txikienek eman diete hasiera karnabalei

Uztarria.eus 2006ko ots. 24a, 21:07

Gaur arratsaldean, otsailak 24, ikastetxe guztietan mozorrotu dira haur eta gaztetxoak. Klase orduetan egin dute festa Karmelo Etxegaraikoek eta Iraurgi Ikastetxekoek. Ikasberrikoek aldiz arratsaldeko 18:30etatik aurrera euskal inauterien kalejira egin dute.