Torturen auziak aurrera egingo duen "itxaropenik ez" du Unai Lizasok

uztarria | Politika
2006ko ots. 24a, 18:02

Gaur izan da Lizaso Madrilgo Hirugarren Instrukzioko epaitegian deklaratzen

Torturen aurka egindako elkarretaratzean ELA eta LAB sindikatuek, Habea eta EA alderdi politikoek eta Askatasunak parte hartu dute

Jasandako torturen inguruan deklaratzera joan eta handik bueltan dela epaileak "arretarik jarri ez izana" salatu du Unai Lizasok.

Iaz, otsailaren 11n, atxilotu zuen Unai Lizaso Espainiako Poliziak eta hiru egunez eduki zuten komisaldegian, inkomunikatuta. Orduan torturatua izan zela salatu zuen, auzi-medikuaren aurrean ere salaketa berretsi zuen eta Azpeitiko anbulatoriotik auzi-bidean jarri zuten.

Gaur goizean, Madrilgo Hirugarren Instrukzioko epaitegian deklaratu du Lizasok, baina auziak aurrera egingo duen itxaropenik ez du. "Atxilotuta eduki nindutenean gertatutakoa eta jasandako torturak azaldu dizkiot epaileari, baina hark kasu handirik ez dit egin, ez du arretarik jarri. Deklaratzen ari nintzen bitartean ordulariari zazpi edo zortzi aldiz begiratu dio. Nik deklaratu eta epaileak bere idazkariari azaltzen zion nik esandakoa: batzutan antzera eta beste batzuetan ez hain antzera azaltzen zizkion. Guk zuzenketak egin dizkiogunean mutur txarrak jarri ditu epaileak. Alde horretatik ez naiz batere gustura gelditu".

Unai Lizaso Madrilen zen bitartean, Azpeitian torturaren eta inkomunikazioaren aurkako elkarretaratzea egin zuten plazan. Torturaren aurkako bilkurak Urola Kostako ELA eta LAB sindikatuen eta Habea eta EA alderdi politikoen eta Askatasunaren babesa izan du.

Bidali:  

Erantzunak

PNV? | 2006-02-25 : 15:02

zein arazo dauka PNVk tortura eta inkomunikazioaren aurkako kontzentrazioan parte hartzeko?

ze arazo igorren heriotza salatzeko??? | 2006-02-28 : 13:02

PNV-K GAUZA BATZUK BAKARRIK SALATZEITU, TA GUK E BAI IWAL, BAINO KASUALIDADEZ PNV BETI FAXISTAN ALBUEN. SALATZEUNA BETI ALDE BATEKUE. SEGI OLAXE. KANPOTARRAK, EUSKALDUNEK EZTITUBENAK ERRESPETATZEN BABESTEN. TA HERRITARRAI, INDEPENDENTISTAI, BIDE DANAK IXTEN. ZUEK JARRERIEK EZER GABE UZTE GAITU. ZEATIK EZGEA BEINGOZ ZEOZE NATULA ITEN HASTEN??? E PNV??? BORROKA ARMAUE DAOLA??? SKE BORROKA ARMAUE DEMOKRATAN FRAKASUEN ONDORIYUE DEK. POLITIKATIK ZEOZE ITEKO AUKERIE DAONIN BORROKA ARMATUE DESAPAREZIUKO DA. TA EZKER ABERTZALIE GUSTOANA HAU GERATZEMAA. BAINO IKUSTE DEU ZEIN DAN EGOERIE. PNV BETI BEZELA KUPUE, BARIANTIEK, KONTZIERTO EKONOMIKUE,....TA NEGOZIYUE. DIRUE POLTSIKOA.TA EUSKALDUNEK BERRIZ E ZULOA

Ados aurreko biekin | 2006-03-01 : 11:03

Gauza bat politika da, eta ni hortan ez naiz sartuko, egia esan, ez naizelako aditu bat, eta ez dudalako nire iritzia eman nahi horretan. Bakoitzak nahi duena pentsatzeko eskubidea du arlo horretan. Baina bestea giza eskubideak dira. Eta ETAk norbait hiltzen duenean edota atentaturen bat egiten duenean, hor ikusten dugu PNV hori salatzen (ez dut esan nahi gaizki dagoenik, giza eskubideak urratzen ari badira hori salatzea ondo iruditzen zait), baina beste aldera gertatzen denean PNV falta da. Eta neure buruari egiten diodan galdera honako hau da: zer interes du PNVk torturak ez salatzeko? Eta zoritxarrez, eta tristura handiarekin, beraiek ere hori gertatzen dela isildu egin nahi dutela uste dut. Agian beraiek hori defendatzen dutelako izango da, ezin baitugu ahaztu Ertzaintzak ere torturatu egiten duela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu