Elegante Egunean artzai-inudeekin irteteko danbor-jotzaileak behar dituzte

Urola Kostako Hitza 2006ko ots. 17a, 15:02

Itsasiko artzai-inudeekin batera danborra jotzen irten nahi dutenek datorren asteazkena (hilak 22) baino lehen eman beharko dute izena (Urola Kostako Hitza)

Udaleko Festa Batzordeak "ohitura zahar" bat berreskuratu nahi du aurten inauterietan: alegia, Elegante Egunean irteten duten artzai-inudeekin batera danbor-jotzaileak ateratzea nahi du kalejiran. Danborra jotzen irten nahi dutenek izena emateko deia egin du Festa Batzordeak.

Elegante Egunean Itsasiko artzai-inudeekin batera danborra jotzen irten nahi dutenek datorren asteazkena, otsailaren 22a, baino lehen eman behar dute izena, udaletxeko 943 157068 telefono zenbakira deituta. Bestela, entsegura azaldu behar da. Itsasikoek ostiral (hilak 17) gauean egingo dute artzai-inudeen lehen entsegua eta azkena datorren ostiralean (hilak 24) egingo dute, 21:00etan, Itsasi Dantza Taldearen egoitzan (kuartel zaharraren azpiko lokaletan). Danbor-jotzaileek bi pieza joko dituzte artzai-inudeen kalejiran.