Kaldereroek entseguak egingo dituzte

Uztarria 2006ko ots. 14a, 17:02

Lehenengo entsegua gaur (asteartea 14) izango da 21:00etan Izarraitz pilotalekuan

Kaldereroek Zine Kluba eta Barrenetxea Abesbatza omenduko dituzte

Larunbatean, otsailaren 18an, izango da kaldereroen kalejira, Ardozaleak Elkarteak antolatuta, eta Kaldereroetan irteteko entsegua deitu dute aste honetarako. Entsegua, Izarraitz pilotalekuan izango dira gaur, otsailaren 14an. Ardozaleekin batera kalejiran Udal Musika Bandak, Juan Antxieta Musika Eskolak eta Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketako haurrek parte hartuko dute.

Aurtengoan, Kaldereroek Zine Kluba eta Barrenetxea Abesbatza omenduko dituzte.