Autobus zerbitzua jarri dute Azpeitia eta Beizama artean

Urola Kostako Hitza 2006ko ots. 4a, 11:02
Beizama eta Azpeitiko alkateek (erdian) ostiral eguerdian sinatu zuten lankidetza hitzarmena, Beizamako udaletxean.

Eskola umeentzako eta herritarrentzako izango da garraio publikoko zerbitzu berria; urtarriletik dago martxan

Albiste honetan autobusen ordutegiak daude (Urola Kostako Hitza)

Beizama-Azpeitia-Beizama autobus zerbitzu publikoa jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten ostiralean (hilak 3) Azpeitiko eta Beizamako udalek. Eskola umeentzako eta erabili nahi duten herritar ororentzako izango da. Gainera, autobus gehiago ibiliko dira bi herrien artean. Eskola orduetako autobusak doan izango dituzte haurrek, eta gainontzean, euro bat kostatuko zaie autobuseko txartela; herritarrek euro bat ordaindu beharko dute. Urtarriletik martxan dago.

Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak, IƱaki Etxezarreta Azpeitiko Udaleko Zerbitzu Ororrak eta Baserriak batzordeburuak, Marian Olazabal Beizamako alkateak eta Jon Arruti Beizamako zinegotziak parte hartu zuten hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Bi herrietakoak "gustura" daude elkarlanarekin. "Iraurgiko testuinguruan ari gara lanean, eta horretarako Azkoitiarekin, Errezilekin eta Beizamarekin elkarlanean jarduteko ahalegina egingo dugu. Hitzarmen honi esker, autobus zerbitzu hobea izango dute eskola umeek eta Beizamakoek, Azpeitikoek, Urrestillakoek eta Nuarbekoek", esan du Eizmendik. Beizamarrak ere "pozik" daude elkarlanarekin: "Gu herri txikia gara, baina hartu-emana parekoa izan da", azaldu dute. Azpeitia eta Beizamako udalek beste proiektu batzuekin ere elkarlanean ari direla aipatu zuten: "Nuarben argiteria jarri dugu, eta etxebizitza berriak egiteko proiektua ere badugu, baina horren berri gauzak zehaztu ahala emango dugu".

Autobusen ordutegia

  • Ikasturteko egutegaren arabera

Beizama-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 07:50-07:55-08:00-08:10 eta 08:30-08:35-08:40-08:45.

Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Beizama. 08:10 (Betharram)-08:15-08:20-08:30; 13:40 (Betharram)-13:45-13:50-13:55; 17:00 (Betharram)-17:05-17:10-17:15 eta 18:45 (Betharram eta igerilekua)-18:50-18:55-19:00.

  • Opor egunetan (abuztua izan ezik)

Beizama-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 07:50-07:55-08:00-08:10 eta 14:00-14:05-14:10-14:15.

Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Beizama. 13:40 (Betharram)-13:45-13:50-13:55 eta 18:45 (Betharram eta igerilekua)-18:50-18:55-19:00.

  • Eskolak jardun jarraia duten egunetan

Beizama-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 07:50-07:55-08:00-08:10 eta 08:30-08:35-08:40-08:45.

Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Beizama. 12:30 (Betharram)-12:40-12:45-12:50; 14:00 (Betharram)-14:05-14:10-14:15 eta 18:45 (Betharram eta igerilekua)-18:50-18:55-19:00.

  • Garraio zerbitzu erregularrak

Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe. 12:30 (Betharram)-12:40-12:45.

Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 14:20-14:25-14:35.

  • Azpeitiko Azoka Egunetan

Matxinbenta-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 08:30-08:35-08:40-08:45.

Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Matxinbenta. 11:30 (Artetxeneko aurretik)-11:35-11:40-11:45.