Loiolako aparkalekuen proiektuak onartu dira

Urola Kostako Hitza 2006ko ots. 2a, 13:02

Ibilgailuentzako bi aparkaleku egiteko 775.881 euro jarriko ditu Aldundiak (Urola Kostako Hitzatik hartutako albistea)

Loiolako santutegiaren inguruan ibilgailuentzako auto eta autobusak bi aparkaleku berri egiteko proiektuak onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Aparkalekuetako bat Urolako trena zenaren geltoki ondoan egingo dute. Hor autoentzako 42 eta autobusentzako 4 aparkaleku egingo dira. Ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarbideak egokituko dituzte, horretarako Xixtil errekaren gainean oinezkoen pasabidea eginez. Era berean, autoz aparkalekura sartzeko baldintzak hobetuko dituzte, gaur egun dauden espaloiak kenduta. Horrek 555.058 euroko aurrekontua izango du, eta lau hilabeteko epean egin beharko dituzte lanak.

Bigarren aparkalekua, Loiolatxo Elkartearen eraikina zegoen tokian egingo dute, eta autoentzako 56 aparkaleku egingo dira. Horretarako, Foru Aldundiak 220.822 euro jarriko ditu, eta obrak bukatzeko bi hilabeteko epea egongo da.

Koldo Azkoitia Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sutapenerako departamentuko diputatuaren esanetan, bi proiektuak Loiolako Santutegiko Jesusen Konpianiko Erlijio Etxearen, Azpeitiko Udala ren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean joan den abenduaren 15ean sinatutako lankidetza hitzarmenean oinarrituta daude. "Aurten San Inazioren heriotzaren 450. urteurrena dela-eta, zenbait ekitaldi egingo da santutegiaren inguruan, eta beraz, beharrezkoa da kanpoaldea erabat eraberritzea, Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko multzo arkitektoniko barroko aipagarrienaren ingurua nabarmen hobetzeko".