Soreasuko ubideetako obra Saiatu S.A.k egingo du

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 31a, 17:01

Ubideratzeko obrek 207.434,44 euroko kostua izango dute (Urola Kostako Hitza)

Soreasun lurrazpiko aparkalekuak eta kultur gunea egiteko, aurrena, bertatik pasatzen diren Abitain eta Txaribar errekak ubideratuko dituzte; hala erabaki zuen alkateak abenduaren 15ean. Lan horien lehen fasea Saiatu S.A.k egingo duela erabaki du Udalak, lehiaketa ireki bidez; hilaren 19an eman zuen ebazpena alkateak.

Saiatu S.A. enpresak lanak egiteko bi hilabete eta erdiko epea izango du. Soreasuko errekak ubideratzeko obrek 207.434,44 euroko kostua izango dute.