Elurragatik errepideak gaizki eta autobus zerbitzuak etenda daude

Uztarria 2006ko urt. 27a, 11:01
Enparan ingurua, dena zurituta.

Azpeitia inguruko errepideetan arazoak daude; Urraki eta Iraetako aldapa kateekin, eta Azkarate, zabalik badago ere, kontuz gidatzeko gomendatu du Ertzaintzak

Gipuzkoana eta EuskoTren enpresek autobus zerbitzuak eten egin dituzte

Azken albisteak (14:20): EuskoTren enpresek Zumaia-Zumarraga zerbitzua martxan jarri du

Elurra dela-eta inguruko hainbat errepidetan arazoak daude. Urraki kotxeentzat zabalik dago, baina kateekin igo behar da. Iraetako aldapa ere kateekin soilik igo daiteke, Zumaiarako bidean. Azkarate zabalik dago, baina kontuz gidatzeko gomendioa egin du Ertzaintzak, elurra mara-mara ari duela eta. Elosuako errepidea ere kamioientzat itxita dago eta autoek kateekin igo beharko dute.

Gipuzkoana eta EuskoTren garraio enpresek autobus zerbitzuk eten egin dituzte. EuskoTrenen Zumarraga-Zumaia arteko autobus zerbitzurik ez da izango, errepidea garbitu eta elurra baretu arte. Eta Gipuzkoanak ere Azkoititik Donostiarako autobus zerbitzua eten egin du.

Une hauetan Azpeitia txuri-txuri dago, eta ederki ari du elurra.

Azken albisteak (11:20): Iraetako bidea ireki berri dute, baina oraindik auto ilarak daude. Gipuzkoana garraio enpresak, berriz, 12:00etan jarriko ditu berriro zerbitzuak martxan. EuskoTrenen Zumaiarako eta Ermurako autobus zerbitzuak etenda jarraitzen du, oraingoz.

Azken albisteak (14:20): EuskoTren enpresek Zumaia-Zumarraga zerbitzua martxan jarri du.

Informazio gehiago 092 112 088 telefono zenbakian edo www.euskadi.net/trafico webgunean.