Bertso Egunean, jatorriak gogoratuz

Uztarria 2006ko urt. 24a, 12:01

Larunbateko Bertso Eguna bi saiotan banatuta izango da; arratsaldekoa eta afalonderengoa

Joxe Agirre, Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso eta Jokin Urangak kantutako dute (Berrian)

Larunbatean Donostiako Kursaalean Bertso Eguna ospatuko dute. Aurtengo bertso eguna bi zatitan egingo dute; arratsaldeko saioa bata, eta afalostekoa bestea. Bertsolariak eta bertsolaritza nondik datorren ekarri nahi dute gogora antolatzaileek. Horretarako zein egokiago, duela berrogei urte plazarik plaza ibiltzen ziren bertsolariak baino. 60 urtetik gorako 11 bertsolarik irudikatuko dute 60. hamarkadako bertso giroa. Bertsolari horien artean, Joxe Agirre, Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano eta Joxe Lizaso azpeitiarrak izango dira.

Bertso Egunaren bigarren zatia Martin Berasategi Kursaal jatetxean egingo duten afariaren ondoren izango da. Bertan, bertsolari gazteak ariko dira kantuan. Gaueko saioan 17 bertsolarik kantutako dute, horien artean izango da Jokin Uranga azpeitiarra.

Bertso Eguneko zita, beraz, larunbatean 18:00etan Kursaal auditoriumean izango da. Sarrerak 10 eurotan daude salgai, zazpi euro balioko dute bazkideentzat eta lau euro 16 urtetik beherakoentzat. Antolatzaileek afarirako salgai jarritako 700 sarrerak jada agortuta daude.

Arratsaldeko saioa

-Kusaal auditoriumean, 18:00etan. Bertsolari hauek izango dira bertan:

Manuel Lasarte
Joxe Agirre
Jose Luis Gorrotxategi
Txomin Garmendia
Gregorio Larrañaga 'Mañukorta'
Jon Azpillaga
Patxi Etxeberria
Imanol Lazkano
Jesus Alberdi Egileor
Koxme Lizaso
Joxe Lizaso

Afalosteko saioa

-Martin Berasategi Kursaal jatetxean, 21:00etan. Bertsolari hauek izango dira bertan:

Unai Iturriaga
Oihana Bartra
Miren Artetxe
Arrate Illaro
Kristiñe Txoperena
Julen Zelaieta
Xabier Silveira
Jon Maia
Andoni Egaña
Jone Uria
Jokin Uranga
Jexux Mari Irazu
Mikel Mendizabal
Itxaso Paya
Maialen Belarde
Miren Amuriza
Maialen Lujanbio