Herria zezenari lotua

Ramon Olasagasti / Enekoitz Esnaola (Berria) | Besterik
2006ko urt. 23a, 12:01

Azpeitiko sokamuturreko kontuez idatzi dute 'Berria'-n Tartea ataleko igandeko egunkarian (2006-01-22)

San Sebastian egunean ia Azpeitia osoa atera zen kalera sokamuturraren garaian.

Batzuk zezenean, gehienak ikusle, herriko ohitura errotuenetako bat da lotutako adardunaren aurrean ibiltzea. Gaur ere 16:30ean hasiko da sokamuturra.

Ramon Olasagasti

Herria zezenari lotua

Arratsaldeko 16:15, Azpeitian. San Sebastian eguna. Euri langar fina, fundamentu handirik gabea, zorua bustitzeko lain, doi-doi. Ezagun da kaleetan egun handien usaina, gizonezkoen puru eta emakumezkoen lurrina. Jantzietan ere nabaritzen da. Berez dira eleganteak azpeitiarrak, eta San Sebastian egunez, zer esanik ez. Urduritasuna ere antzematen da giroan, ume eta gaztetxoen artean batez ere. Batzuk aurreneko aldiz aterako dira sokamuturran zezenaren aurrean. Errotua dago oso sokamuturra Azpeitian, eta txikien artean iniziazio erritutik ere badu zerbait. Mutrikuko Gorixo ganadutegiko kamioian ez daude lasaiago zezenak, Etxezuriko hartan. Txistulariak ekin diote beren jardunari. Erdi kalea hustu egin da bat-batean. Udaletxe plazako kioskoan babestu dira hainbat ume eta gazte. Berdura azokako terrazan eta babeslekuetan beste asko.

Suziria 16:30ean puntuan. Zalaparta Erdi kalean gora; ume eta gazte tropela plazan sartu da, abailan. Bost sokamutilak iritsi dira zezenaren aurretik; inoiz gertatu izan omen da adardunak irabaztea esprinta. Lotu dute soka zirgiloan edo burdinazko uztaian eta hasi da ikuskizuna. Lehenbiziko zezena, marroizta, itxuraz indartsua baina makal antzekoa da. Lauzpabost gazte besterik ez zaio ausartzen aurretik igarotzen. Lauzpabost berberak, behin eta berriro. Batek bere txaleko berdea hartu du kapote eta pase dotoreren bat atera du; hark harrotu ditu plazako ikusleen txalo lotsati apurrak. Udaletxe azpiko arkupeetan susto txiki bat eman du adardunak; bazkaria azkar digeritu du baten batek. Ondokoak behintzat hala diost: "Horrek galtzak zikindu dizkik!". Euri langarra zirimiri da dagoeneko. Zezena bera da gehien irristatzen dena.

Ordu erdiren bueltan, soka uztaitik askatu eta Goiko kalean gora eraman dute zezena, Artetxeneko aurrera. Han dira, jende multzoan, Mikel Labaka Realeko jokalaria eta Xebastian Lizaso bertsolaria ere, zezenetik aparte samar badaezpada. Zezena Goiko kalean behera abiatu da karreran, enparantza nagusi aldera. Itsu-itsu. Halako batean, oihu larria zabaldu da airean. Patxi ere airean joan da, Izarraitz frontoi pare horretan; bi metro bai, ikusi dutenen arabera. Ezustean harrapatu du adardunak eta latza hartu du lurraren kontra. DYAkoek eraman behar izan dute ospitalera. Ondorengo minutuetan ez da beste konturik izan. Agotetar Patxi eta haren zartakoa. Eskerrak motela zen zezen marroizta. Kolpean geratu da dena, hala ere.

Askatu dute bigarrena. Beltza. Bustinzuriko Errebala kalean behera gutxiago dira ausartak. Estuegia da kalea estutasunetan ibiltzeko. Elkarteetatik, etxe atarietatik edo Pikua tabernako atetik zirikatzen dute zezena, elkarteko zapiekin edo Sanmigel zerbeza botilekin, baina oholaren babesetik, zer gerta ere. Errebaletik Hartzubira jaitsi dute sokamutilek animalia. Biribilguneko lorategira jo du zuzenean zezenak. Han, beste gazte batzuk saiatu dira zezenean. Plazako baten bat ere bai. Animalia, adurra dariola, nekatu da.

Hartzubitik berriro plazara eta handik eliz atarira jo dute. Ilundu du. Herri ia osoa dago kalean. Batzuk zezenean, besteak balkoietan, edo tabernetan, edo oholen babesean. Denak zezenaren peskizan. Eliz kalean bi uztaitan lotu dute soka. Han ere, Bustinzuriko Errebaleko eszena antzekoak: etxe atarietatik batzuk zirika, beste zenbait zezenean, animaliari itzurika. Gehiago, betiere, babesetik ari ziren toreroak. Eta Enparan kalean ere igualtsu.

Hiru ordu pasatxo izan dira azkenerako sokamuturrean. 20:00etan sartu dute kamioian azken zezena. Bost edo sei izan dira guztira; kontuak aise galtzen dira. Egarri da jendea. Zezenean ibilitakoak eta sokamutilak tragoxka baten premian dira. Afalaurreko poteoan tabernak lepo daude. Sokamuturra beste konturik ez, lagunarte askotan. Haren zilipurdika, bestearen saltoa, Patxiren hegaldia eta harako azkoitiar izuaren korrikaldia, bada denentzat salda.

Gaur ere badute sokamuturra Azpeitian. Arratsaldeko 16:30ean. Gaur ere sokara lotuko dute zezena. Gaur ere zezenari lotuko zaio herria.

-----------

Enekoitz Esnaola

Erositako prezioan asko

Bai, zezenak emakume edadetu bat harrapatu duela, plaza Txiki parean. Nola ba? Ondo dago, e, emakumea, eta esan du denda batzuetako eskaparateak ikustera irten duela...

Batzuetan zeinek zein harrapatzen du, ordea? Diotenez, zezenak emakume edadetu bat harrapatu du Egañaneko parean. Monja jantzita dago. Monja da. Nola harrapatu du, ba? Esan du jendea ikusi duela plazan baina, beno, aurrera egin duela eta... Ganadutegikoak dio monjak ez zuela jakin ere egingo zezena zer den.

Zezena ugari Azpeitian eta larre-behia gutxi. Ganadutegikoak esan du azpeitiarrek esana diotela nahiago dutela "zezen eskasa larre-behi onaren aldean", eta horrelakorik ez duela inon entzun. Eta zezena bota behar, gustura. "Idisko handiak".

Baina behiez istorio polit askoa kontatzen dizu gero zezenzale batek, herenegun bertan. Faltzesen azkeneko udara honetan egin zuten, ba, ihes bederatzi behik, baina beste mutil horrek harrapatu zituela oraindik galduta zeudenak, ganadutegiko beste horrek. Semeak asma gaixotasuna duela eta medikuak esan ziela joateko urtean sasoi batzuetan Errioxa aldera. Errioxara? Nafarroa aldera. Zezenzaleak izan eta Faltzesko behien jaitsiera famatuan egon behar. Eta, halako batean, bederatzi behiek ospa. Bat tiroz hil zuten, lau azkar samar aurkitu zituzten eta beste laurak galduta zeuden mendian. Herenegun, San Sebastian egunez, Azpeitian zen mutil horrek zer pentsatuko eta Faltzestik etxera itzultzea —Mutriku aldean daukate ganadutegia—, txakurrak hartzera, atzera Faltzesera joateko, behien bila, Nafarroako lagun batzuekin batera. Iritsi, joan mendira eta ezin topatu. Gaua. Eta gauez, euria. Hantxe lo. Esnatu goizean, hasi berriro bila eta lokatz artean behien hanka-markak. Hemen ibiliko dituk, ba. Bai horixe! Ikusi, eta mutilak berak salto —bati bai behintzat, kontatzen dutenez—, horretxek, zezena kamioian aldatzen ari den mutilak. Ona da, bai, zezenak bere lekuan jartzen.

Bitxia istorioa. Eta bitxiak dauden teoriak. Herenegun zezenak harrapatu zuen gizonezko edadetuarena, esaterako. Hasi zaio atzetik zezena, gizona zuzen-zuzen aurrera lasterka, eta, jakina, bi metro gora bota adardunak. Bai, abiaduraz ere oso teoria bitxiak daudela, esan dizu jendeak.

Jarrerak ere bitxiak, diote. Izan ere, zezena Eliz kalean dela, esan dizute gazte bat jaitsi dela etxetik, karrerako atea itxi egin duela eta aldamenekora sartu, irekita dagoela aprobetxatuz, eta hor ibili dela zezena xaxatzen, noiz sartuko barrura. "Hori aurpegia!", bota dizute harengatik; zezenagatik ez, gazteagatik.

Jendearen beste iradokizun bat. Gure Ametsan bertan —Txalintxon bezala— aurten sansebastianetan emakumeek lehenengo aldiz irten dute danborra jotzen, eta zezenean zaudela galdetzen dizute: "Hi, noiz neskamutil bat? Barkatu, sokaneska esan nahi nian...".

Neska kontu gehiago. Halakok zezenean kale denetan zer egiten duen galdetzen dizute. Joan, eta "hi, hark esan zidak zer egiten duan zezenean kale denetan". Bai, gustatzen zaiola, baina lehen neska-lagunarekin plazan baino ez zela ibiltzen eta orain kale denetan, neska-lagunak eta biek moztu egin dutelako. Badaezpada, ezin galdetu zezenagatik moztu duten...

Lagun kontuez bat. Zezena plazara sokakoak baino lehenago iritsi dela, ez dela behin ere gertatu eta ikusi al duzun. Ikusi? Jendeak jakingo balu zer argazki erreportaia dugun, sekuentzia osoarekin. Beno, osoa ez, zezena —Idi beltz— plazan Hispanonekoan lotu duten uneko irudia ez, horixe falta. Hasi ikertzen plazan bertan, zezena dagoela, eta gazte bat bideo kamerarekin, eta ea ba al duen ba irudi hori, baietz eta ea utziko al digun ba, baietz eta ea noiz emango digun ba, eta joateko euren etxera, baietz eta joateko bihar, joan eta jo tinbrea, sartu euren etxera eta Testigo Jehova-koak. Hau da, haiek zure etxera ez oraingoan, zu haienera. Bost urte dira dagoeneko, eta ezaguna dut harrezkero... irudia uzteagatik.

Dena ez da zezena. Danborradako kontuak ere kontatzen dizkizute. Herenegun bezala. "Atzo gauean ETBn jarri ez zitean ba Azkoitia zela Azpeitia!". San Inazio baino azpeitiarragoa da bera —Azpeitiko patroia San Sebastian den arren— eta bi pusketatan esan dizu, baina ez urduri dagoelako ETBkoen hankasartzeagatik, esaldiaren erdian zezena etorri delako baizik eta azpeitiar horrek esaldia bukatu aurretik hanka egin duelako... ia Azkoitiraino.

Horrelakoak esaten dizkizute zezenean, barruan bazaude, kazetaria bazara eta sokamuturraz alerik idatzi izan baduzu. Gaur ere jalgi hadi plazara!

Bidali:  

Erantzunak

Eta zezenari loturiko herria jalgi zen plazara... | 2006-01-23 : 17:01

Inoiz ikusi ez den jendetza atera zen kalera, erdi kalean izan zuten nahiko lana soka-mutilek. Jendetza artean bide egiten, behin eta berriz akuilaturiko idi tzarraren aurretik. Agerian gelditu zen soka-mutilen sasoia. Plaza berdurako balkoia gainezka, ertzetik ertzera, bai goikoa eta bai behekoa berdin kiskoa. Hutsik egon ziren balkoi bakarrak udaletxekoak izan ziren. Jendea erruz plazan, zezenakin jolasean gutxi batzuk, herriko eta kanpokoak, tartean errekortariak luzituz. Goiko kalean ez zuen joko gehiegirik eman idiak, indiar itxurako kanpotarra astintzeaz gain, nekatua zen beltza. Bustinzurin kaleratu zen zezen gorria nahiko nagi atera zen. Kaleak eta zezenak ez zuten errekortariak luzitzeko balio izan. Bailatu atzean jendea gainezka pilatu bazen ere. Harzubira zuzen joan zen zezen gorria, sokamutilen arrastorik galdu gabe, hauei lana erraztuaz. Eta hor ikusi genituen arratsaldeko errekorterik politenak eta bikainenak. Euskal landesen inbiriarik gabekoak.
Hirugarrena ere gorrixka eta bizia, etzuen gustoko sokako lana, eliza ondorarte joan zena. Laugarrenarekin gozatu zuen jendeak, elizkaleak eskatzen duen bezalakoa, zuzena. Jendeak bizkarra ongi igurtzi ziona, karrera askoren beharrik eskatzen ez zuena. Plaza txikiko giroa ere berezia, jendeak ez zuen sokamuturra amaitzeko gogorik. Ihateritan gehiago eta ea enparan kale osoan ibiltzeko aukerarik den, berdin miserikordiko kalean ere, gaur itxia dagoena hain zuzen. Eskertzekoa soka-mutilen lana eta gogoa, berriz ere prezio merkean piztu bait dute bestela hitsa izango zen neguko arratsaldea.

nahikue diau | 2006-01-23 : 19:01

Animalia baten jazarpena eta tortura erromantizismoarekin saldu ezkero zer polita gelditzen den ezta, patetikoa

tortura??? | 2006-01-23 : 20:01

Pufa,... seguru gero pertsonak torturatzeitubenin ixilik geratze aizela. Sokamuturre ezta torturie beintzet, jazarpena iwal pixkat bai baino ola asiber badeu,...Ez hartu kotxeik biziyen bein katun bat arrapatzeko peligrue daolako, euliye molestatzen ai danin ez hil, bizi eskubidie dakelako,....Gauzak ez atea bere lekutik. Esan etzazula gustatzen o molesta iteizula kalien lasai ibiltzeko orduen o zure portalien txikiziyuek eoteiela, baino torturie'?? ZEZENKETARIK EZ, SOKAMUTURRA HERRIAN HERRITARRENTZAT!!

2 kontu | 2006-01-23 : 20:01

1- Sokamuturrean zezenak torturatuak dira, jendeak ondo pasa dezan. Eta berdin zait zenbat jende atera kalera, berdin berdin zait. Erromako zirkoan ere begira zenbat ateratzen zen, eta han pertsonak ziren torturatu eta heriotzera kondenatuak. Eta ez hasi betikoarekin, animalia denok jaten dugula e.a. Niretzat behintzat ezberdina da elikatzeko animaliak hiltzea eta horrela kalera ateratzea. Nahi baduzue segi horrela, baina esan garbi: "zezenak torturatzearen alde nago nik igande atsalde bat ondo pasatzeko".
2- Enekoitzi eta Ramoni: Mesedez ez orokortu. Herria zezenari lotua dagoela esatea mingarria zaigu batzuoi, ez baita egia. Bai afizio handia dago eta nahi duzuena, baina jende asko dago (gero eta gehiago) sokamuturra gogoko ez duena. Beraz esandakoa, ez hitz egin herriaren izenean.

3.ari | 2006-01-23 : 20:01


Ez al da tortura??Ba hurrena zeu jarri kalin ta zezena ibiltzean bezela ibili ea tortura eztala esatezun.
Ta kotxiena...diferentzi haundiye dao katu bat arrapatze bazu ezta nahita izengo (ala espero det),istripu bat,baina nahita animali bati gaixki pasarazi...pertsona bati ein ezkeo zezenai itezakona sokamuturrien seuru etzinela ixilik geldiuko.Torturaren kontra bai,edozein motako torturaren kontra.
Eta euliyena,ba nik eztitut akatzen nazkautakun jun iteye eskue pixket astinduta nahikue izetea.

baietz usteiat | 2006-01-23 : 22:01

nik baietz usteiat ze atzo errebalien komentayuek aitu nixkian nike sokamutillen da ganaderuen artien,gañea elegante egunin atsaldeko 4terditan.Bua hau latza izengoek Azpeitintzako behintzet,olako zezen katxarro bat kalien eukitzie,neure ya nerbi
natxiok.
Batematek zeoze baldiaaki mesedez idatzi hau oso garrantzitsue dek eta
Eskerrikasko danoi.

5nai | 2006-01-23 : 22:01

Hi aguantatziere nahiko tortura dek...

4nai | 2006-01-23 : 22:01

Hik ere esan zak garbi: "Oiloak eta behiak torturatzean alde nago, apari edar bat egin eta tripa betetzeko!"
Elikatzeko makina bat belar baziok, elikaduran aitzakiarik ezak jarri.

gorixo | 2006-01-23 : 22:01


egiye alda elegante egunien "Gorixo" zezena atea berdebela plazan?

txapabera | 2006-01-23 : 23:01

Esantzunak jayen zezena ez jartzeko:txapabera
Esantzunak jendie nazkatzen ai dala sokamuturrekin:txapabera
Esantzunak kalien kotxexituekin dabilzenak ze?:txapabera
Esateunak herri au eztaola zezenai lotuta:txapabera
Esateunak jayen jende gutxi zezenien:txapabera
Esateunak sokamuturre torturie dek:txapabera
Orokorrien,uztarrian San Sebastianan haurretik sokamuturren kontra idatzi zebenak "TXAPABERA"
Ta hori ola dala jakiteko neekin batea 4terditan plazan eon besteik ezakean
Zorionak zezenzale danoi,sokamutil danoi indako lanaatik ezerrezen truke,ta zorionak baita ere sokamutil berriyei,oso ondo hasi dek eta.
KARNABALAK ARTE

Txapabera asko, baina arrazoi gutxi... | 2006-01-23 : 23:01

ba hoixe, 10.ai, arrazoi gutxi aportatzeitula. Erreza dek danai txapabera esatie, baina justifikatzie, zailoue emateik. Izan ere, zenbait iritzi arrazonatzie ez dala bate erreza garbi zeok. Zeozeatik izangoek...

6.ai 5.ak | 2006-01-23 : 23:01


Eztet uste jakingozunik ni aguantatzie zer den,eta torturie baldin baa,ba beitu,behintzet ni lasai bizi naiz INOI gaixki pasarazi gabe,bueno bai zuri,baino total...pertsona bat besteik etzea ez?zezena re zezen bat besteik ezta ez?

15.ai Oin-e esan dek latza !!! | 2006-01-24 : 09:01

ba hori, txorakeik ez esateko hi ! ( 15.ai hari nauk ) hoindik ez dek idatzi baino seguru txorakei bat esateko idatziko dekela.
sokamuturrik ez !

Ni | 2006-01-24 : 09:01

Kalean sokamuturra, zezena herriaren jabe... Nahikoa dugu!!! Sokamuturra egin nahi baduzue sartu zaitezte ballatutako gune batetan eta han ibili. Ez al da arriskutsuegia kalean gora eta behera ibiltzea. Ezagutzen ditut bat baino gehiago elegante egunean zezena enpankalean zegoela baina geraiek erdi kalean zebiltzala harrapatu zituztenak. Izan ere kallejoietatik zezena nahi duenean pasatzen da...
Horretarako bai ez dagoela eskubiderik!!!

tos tos tooooss | 2006-01-24 : 10:01


LUZAAAAAAAAA!alde gaztie paretik!
benga lasai lotu denbori zeok eta...
gora sokamuturre!!

10ai | 2006-01-24 : 10:01

oso ondo eman dituken esker danak,baino harrigarriye iruitze bazake,nik usteyat oaingo hontan udalai ere eman ber zaizkiola eskerrak,ondo jokau debelako.gehienien kritikau eitetxiau baino ondo eindakue ere eskertzen jakin ein ber dik. ah ta benetako azpeitiarrana etzak esan moteil,hori zatarra geatzek. gainontzien erabat ados,sokamutur zale bat bestie ai zikok lerro hauetan.hi gorixo zezena zein da, gorrixka haundi hori,adarrak goraka dauzkena?

12yei | 2006-01-24 : 10:01

Nik etzakeat arrazoirik emanberrik,jayen plaza jun baitzean arrazoi danak esku eskura eukiko ituan,oiñ zeuen burue engañatzen segitzie nai baezue,segi segi,benetako apeitiarrak sokamuturrien gozakoiau ta.
Ta 13ei esan txoakei haundina beak esan dula,ta aportaziyoik batez.

17yei | 2006-01-24 : 11:01

Arrazoi guztiye dakek,eskerrak baita ere udalai,oingo hontan lan ona ein dik eta.
Aupa sokamuturra!!!!!!

Hementxen dala eh !! | 2006-01-24 : 11:01

Karnabalak badatoztelaaa !!!
Hementxen dala eh!Hementxen dala eh!

17 eta 19 berdinek dituk | 2006-01-24 : 12:01

Hik segi monologuen, heuk galdeu ta euk erantzun, zer haiz udaletxeko zinegotzin bat eo bestela zinegotzin baten andrie, zein engaiñatzie pentsatzen/k?

AURREKUEI | 2006-01-24 : 17:01

Ni ez nauk 17 eta 19ye, baino honek esaten duenakin alde batien ados natxiok. San Sebastian aurretik hemen bertan zezena igandien etzala eongo azaldu zanien, ni izen nitxian udaleko festa batzordie gogor kritika zueneko bat, baina oin beraiek ere onartu die asma ein debela igandien zezena ipintzie eta ori onartu inbertzikobek eta sokamuturren aurka daudenak, igandien ikusi bertziaben kaliek gainezka nola zauden eta kale geyenetako karrerak bete bete ein da zaudela. Ziur beraiek ere kalea irten zutela...

ANIMO HERRIKO SOKAMUTUR ZALE DANOI HILABETE ETA BI EGUN BAKARRIK FALTA DITUK ELEGANTE EGUNEAKO.

Nik ere gustoa jakingo nikik GORIXO zezen horren istoriyotxue, ea iñork dakin...

21.ai | 2006-01-24 : 18:01


Ni sokamuturraren kontra nao eta jakina dakitela sokamuturra dagoenean kalea gainezka daola baina etzait bate ondo iruitzen."ziur beraiek ere kalea irten zutela" esan duzu ba sokamuturraren kontra dauden bestiek eztakit,baina ni behintzet ez nitzen kalin ibili

23ei. | 2006-01-24 : 19:01

benetako azpeitiarranai etzoau buelta geyo emango.nik gauza bat bakarrik esan nahiko nikik.sokamuturrien aukera ezberdinek zaudek.bat zezenan mutur aurrien ibiltzie,korrika ibiltzie zezenan aurretik,barrera etzien edo sokamuturrien eotie ta beste bat dek urruti eonaatik ikusten eotie eta bestek eiteituen errekortiekin gozatzie. beraz hobe dala etxien geatze hori oso arrazoi eskas eta sektareue iruitu zitek.orduen futbola ikustea ez jun edo beste ikuskizunen bat,ze heuk zuzenki parte hartu ber ez baldin baek etxien geatzie hobe izengoek eta.nahiko inkoerentie.

benetako azpeitiarra | 2006-01-24 : 19:01

Benetako azpeitiarra izeteko sokamuturre gustau ber zak...en fin
Ta jende asko zeola;normala,jendie jai atsaldin ze ein ez dakila ibiltzek ta nunbaitea jun ber.
Hau dek emoziyo lehorra daona sokamuturrekin;benetako afiziyue baldin badao arrimau zezenana,bestela hobe etxien geraute.

jk | 2006-01-24 : 19:01

Zenbait gauza irakurri ondoren ni ere ausartu behar naiz nire gogoetak idaztera, eta ez naiz inoren kontra nire gogoeta dira eta kitto. Torturari buruz: Zezena lotuta dago. Zezenari akulluakin zaztadak ematen zaikio. zezenari bizkarrekoak ematen zaizkio. Zezenari ostikadak ematen zaizkio. Topea jotzen duenean sarritan erori egiten da. Sokarekin korapilatu. sarritan lurrera erortzen da,kaleak bustiak daudelako norbait harrapatu nahi duelako.... Ez dut tortura hitza erabiliko baina horrenbeste maite dugun ohituran ez da zenbait gauza soberan. Topetan jende ugari ikusten dut baliente, edo nonbaiten zintzilikaturik, niri behintzat tristura ematen dit horrelako ohiturak jarraitzea. Badakit gizakia depredatzailea dela bere instintoetan eta zenbait jarrera ulertu behar direla baina festa batek balio du? Ausnarketako galdera da. Beste zenbait gauza idatziko nituzke baina gerora ere denbora izango dugu seguru.

Sokamutur zalea | 2006-01-24 : 20:01

23.ari
Benetako azpeitiarra edo ez benetako azpeitiarra hori etzekiat baino sokamutur zalea banaiz, eta ni bezala jende asko ere bai eta hori uzte dut oso agerian geratu dela.
Ni etxean ez naiz geratzen asteko zezenari gehiegi arrimatzen natzaiolako beraz "emoziyo lehor" hori eztakit nondik atea nahi dezun.
Nik uste zu bakarrik azpertzen zarela eta "jendie jai atsaldin ze ein ez dakila ibiltzek ta nunbaitea jun ber" hori ustedet zure autokritikarako balio dizula.
Huste det imaginazio pixkat erabili beharko zenukeela eta gustora dabiltzanak bakean utzi eta zu zerorri ez azpertzeko...

Emen diela!!!!!! | 2006-01-24 : 22:01

Gutxi falta dala karnabaletako dedioooooo!!!!!
Kendu paretik gaztie!!!
Bea xague sartu zak portalea!!!!
La lara lara lara lara lara lara!!!!
Ementxe dala ementxe dala!!! la la lara la lara lara lara!!!
Aupa GORIXO,etzeok olakoik.

jk ri | 2006-01-25 : 09:01

Arrazoia badek. Ni zalea nauk, eta bazekiagu zezenak sufritzen duela, noiz eta nola. Eta saiatzen gaituk ahalik eta gutxien sufriarazten. Konstiente gaituk horretaz. Ez diagu pozik hartzen zezena erortzean, norbaitek ostikoz jotzean edo akuilua sartzean edo topea jotzen. Beti saiatu izan dituk sokamutilak zezena erori gabe erabiltzen, topean eltzen minik har ez dezan, zezena inork ez jotzen ostikoz edo makilaz(eskuz bizkarrean jotzen utziaz soilik)eta akuilua darabilkienarekin sarrritan aserretu dituk. Dudarik gabe hire ikuspuntua aberatsa dek eta ohitura zahar hau ondu eta zaindu beharra zegok zezenari ematen zaion tratua ahalik eta gozoena behar dik izan eta noski ordu erditik gora ez erabili zezenik, garai batean erori arte erabiltzen bait zuan. Bazegok zertan ondua bai, zezenak berak ere jolas horretan gozatu dezan, arrazoi dek.

UZTARRIARI | 2006-01-25 : 15:01

UZTARRIA AZPEITIKO HERRI ZINTZO ETA LEIALARI LOTUA.UZTARRIA=UDALA ATEAK IREKI IRITZI TA PENTSAMENDU EZBERDINEI.ADIERAZTEKO ESKUBIDEA ORAIN

Aurrekoari | 2006-01-25 : 18:01

Baldin eta web honetako arauak errespetatzen badira. Ezta?

Entxufea... | 2006-01-25 : 20:01

Neska, hor entxufie zion danan moduen...
Laztan bat egin beraietako bati eta karnabaletan zeu izango zea 1. sokaneska !!!

Sokaneskak noizko ? | 2006-01-25 : 20:01

Sokamutil berriak hartzen ari dira eta nere galdera da ia noiz aukeratuko duten neska bat. Sokamutilek egiten dutena neskak berdin egin dezakegu,
Sokaneskak orain !!

Ellektriziztie? | 2006-01-25 : 22:01

Ta jakin balaike zein sokautil dek ba elektriziztie? Nik dakitela inorrez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu