Caldereria Zaher Gipuzkoako kadete mailako txapeldun

Uztarria 2006ko urt. 17a, 17:01

Larunbatean, urtarrilaren 14an, Cafes Aitonaren kontra nagusitu zen 53-60 punturekin

Bigarren aldia da Iraurgi Saskibaloi Taldeko talde batek titulu hau eskuratzen duela

Iraurgi Saskibaloi Taldeko mutilen kadete mailako Caldereria Zaher taldeak, Gipuzkoako kadete mailako txapelketa irabazi du. Larunbatean, urtarrilaren 14an, Donostian jokatu zuten finalean 53-60 nagusitu ziren Cafes Aitona taldeari.

Bigarren aldia da Iraurgi Saskibaloi Taldeak kadete mailako titulu hau eskuratzen duela. Lehenengoa duela 15 urte eskuratu zuen

Hemendik aurrera Caldereria Zaher taldeko mutilak Euskal Ligan jokatuko dute.