Urtarrilaren 28an hasiko da organo erromatikoaren zikloa

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 17a, 15:01

Urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 19ra bitartean 12 emanaldi izango dira

Loiolako basilikan, Azkoitiko parrokian eta Bergarako San Pedro elizan izango dira kontzertuak

Azpeitiko lehenengo emandaldia urtarrilaren 29an izango da

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Organo Erromantikoaren Zikloa Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran egingo dute. VII. zikloa izango da aurtengoa. Bertako eta kanpoko organo-joleak biltzen ditu ziklo honek. Kontzertuak hilaren 28an hasiko dira, Azkoitiko parrokian.

Kontzertuak Azkoitiko parrokian, Azpeitiko Loiolako Basilikan eta Bergarako San Pedro elizan izango dira. Guztira 12 emanaldi izango dira hilaren 28an hasi eta otsailaren 19ra bitartean. Herri bakoitzean launa emanaldi eskainiz.

Cavaillé-Coll organoak

Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokunde parrokiako eta Azpeitiko Loiolako Basilikako organoak Cavaillé-Coll-ak dira. Azkoitikoa 1898an egina da, "Aristide Cavaillé-Coll egilea bizi zela egindako azkenengoetako Cavaillé-Coll organoa da, eta inguru honetan garrantzitsuenetakoa, bere benetako 40 jokoekin", diote adituek. "Loiolakoaren kasua berezia da, Basilikak berak duen zilindro-egiturak egokitasun eskasagoko ingurune akustikoa eskaintzen duelako".

Organo erromantikoaren VII. zikloa

Urtarrilak 28
Azkoitia. Anabel Aldalur sopranoa eta Loreto Fernandez Imaz organo-jotzailea. 17:00etan, parrokian.
Bergara. Alberto Frugoni tronpeta-jotzailea eta Silvio Celeghin organo-jotzailea. 20:00etan, San Pedro elizan.

Uztarrilak 29
Azpeitia. Alberto Frugoni tronpeta eta Silvio Celeghin organo-jotzailea, 19:00etan, Loiolako basilikan.

Otsailak 4
Azkoitia. Tina Gorina sopranoa eta Jose Manuel Azkue organo-jotzailea, 17:00etan, parrokian.
Bergara. Giulio Mercati, 20:00etan, San Pedro elizan.

Otsailak 5
Azpeitia. Giulio Mercati organo-jotzailea, 19:00etan, Loiolako basilikan.

Otsailak 11
Azkoitia. Easo abesbatza eta Oscar Candendo Zabala organo-jotzailea. 17:00etan, parrokian.
Bergara. Jose Enrique Ayarra organo-jotzailea. 20:00etan, San Pedro elizan.

Otsailak 12
Azpeitia. Jose Enrique Ayarra organo-jotzailea. 19:00etan, Loiolako basilikan.

Otsailak 18
Azkoitia. Giovanni Battista Vaglica organo-jotzailea. 17:00etan, parrokian.
Bergara. Easo abesbatza eta Oscar Candendo Zabala organo-jotzailea. 20:00etan, San Pedro elizan.

Otsailak 19
Azpeitia. Anabel Aldalur sopranoa eta Loreto Fernandez Imaz oragano-jotzailea, 19:00etan San Pedro elizan.