Loiolatxo eraikina hasi dira botatzen

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 17a, 14:01
Atzo hasi ziren Loiolatxo Elkartearen eraikina zena botatzen. Arratsalderako ia dena botata zeukaten.

Loiolatxo Elkarteko bazkideek elkartearen eraikin berrian asteazken iluntzean egingo dute aurrenengo batzarra (Urola Kostako Hitza)

Hasi dira Loiolatxo eraikina botatzen, atzo (hilak 16) arratsalderako ia etxe osoa botata zeukaten. Toki horretan autoentzako aparkalekuak egokituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Loiolatxo Elkartearentzako egoitza berria Loiolako tren geltokia zenaren ondoan egin du Azpeitiko Udalak; dagoeneko bukatuta dago, eta martxan jartzeko moduan. Elkartekoek toki berrian bihar bertan egingo dute aurreneko batzarra. Elkarte berria noiz inauguratuko duten oraindik ez dute erabaki; baliteke bihar bertan eguna zehaztea.

Loiolako basilikaren ingurua eraberritzeko Foru Aldundiak, Azpeitiko Udalak eta Jesusen Lagundiak hitzarmen bat egitea erabaki dute. Hitzarmenaren bidez obrak kudeatu, finantzatu eta egin egingo dituzte. Aldundiak Loiolako obrak egiteko 822.613 euro jarriko ditu.

Uztarria aldizkarian abuztuko alean Loiolatxo bota egin behar zutela eta erreportai hau atera zen.