Kabalgataren ibilbide aldaketagatik "barkamena"

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 11a, 15:01
Aurtengo kabalgatak ibilbide ezberdina egin du eguraldi txarragatik.

Udal Festa Batzordeak barkamena eskatzen du Errege kabalgatak ibilbidea moztu eta moldatu beharra izan zuelako (Urola Kostako Hitza)

Udaleko Festa Batzordeak ohar bat kaleratu zuen atzo, kabalgatak egin zuen ibilbide aldaketagatik barkamena eskatuz. "Errege kabalgatak egin zuen ibilbide aldaketagatik Udal Festa Batzordeak barkamena eskatzen dizue herritar eta parte hartzaile guztioi. Antolatzaileek, ohiko ibilbidea moztu eta moldatu beharra izan zuen eguraldi txarra egiten zuelako eta beranduegi zelako".

Ibilbidea aldatuta, Bustinzuriko Errebaletik ez zen pasatu kabalgata. "Urtero bezala, kale horretan kabalgata ikusteko zain zegoen jendeak ikusteko aukerarik ez zuen izan. Udalak sortutako eragozpen honegatik barkamena eskatu nahi du".