Hilaren 22an ere sokamuturra egongo da azkenean

Uztarria eta Urola Kostako Hitza | Besterik
2006ko urt. 10a, 13:01

Atzo hartu zuen Udaleko Festa Batzordeak erabakia eta sokamutilei jakinarazi zien, bileran

"Sokamuturra jartzeko eskaera handia dagoela ikusi dugu", esan du Mikel Ibartzabal Festa batzordeburuak

Hilaren 22an ere (igandean) azkenean sokamuturra egongo dela erabaki zuten atzo (hilak 9) Udaleko Festa Batzordean. San Sebastian jaien segidako igandean zezena jartzeko eskaera egin zioten sokamutilek Udalari, hasiera batean ezezkoa eman zuen baina harrezkero jasotako eskaerak asko izan direla-eta, sokamuturra jartzea erabaki dute.

Mikel Ibartzabal Udaleko Festa batzordeburuak atzo goizean Festa Batzordeko bilera deitu zuen, eta bertan eskaeraren berri eman zuen. "Sokamuturra jartzeko eskaera handia dagoela ikusi eta jartzea erabaki dugu. Sokamuturra dagoen bitartean, herriko txarangaren bat ere jarriko dugu", esan du Ibartzabalek.

Goizean bertan sokamutilei deitu zien Festa batzordeburuak, gauean elkarrekin bilera egingo zutela esanez. Gauez ordubetez egon ziren bilduta Ibartzabal eta sokamutilen ordezkaritza. Bi aldeek esan dutenez, "giro onean" joan zen bilera. "Sokamutilek gustura hartu zuten berria. Betidanik elkarren artean hartu-eman onak izan ditugu. Ni neu oso gustura nago sokamutilek egiten duten lanarekin", esan du Ibartzabalek. Sokamutilak ere kontent zeuden batzordeburuaren "harrerarekin eta jarrerarekin".

Beraz, hilaren 22an ere zezena, 16:30ak-20:00ak bitartean.

Bidali:  

Erantzunak

biennnnnnnn | 2006-01-10 : 13:01

eskerriasko!!!!!!!!! porfinnnnnnn benebenetan mertziiiiiii

zezenak larrien | 2006-01-10 : 14:01

Azpeitin zer da oain dana zezena?usteyat gai hau monotema ai dala bihurtzen ta badarela hau baino gai inportantio. zezenak larrea!

Elisabeth | 2006-01-10 : 15:01

ZORIONAK DENOI !

Filosofia | 2006-01-10 : 15:01

Orain dala urte batzuk erabaki nuen: gauzen kontra egon ta (ia) beti gauze hoien kontra egitea baino, nahiago dudala alde nagoen gauzen alde egitea. Mentalki osasuntsuagoa da, ta positiboagoa zure inguruarentzat.
Sokamuturraren kontra zaudetenok, lasai, helduko da beste igande bat...

Hau nazka | 2006-01-10 : 15:01

Jarri 21ien e. Eo hobe, astebururo.

Earki gatxik-eri | 2006-01-10 : 15:01

Zuei entzunda ematen dik sokamuturra asteburuero izaten dela Azpeitian...
galdera bat earki gatxik-eri... igande horretan, 22an alegia, zer plan huen egiteko? sokamuturra egoteak plan hori egitea galerazten al dik ? edo sokamuturraren aitzakian kalera aterako diren ehundaka lagun-i zirikatzearren ari haiz ?
Nahikoa diu!!, hori da besteei ez opa nahi izatea...

Earki gatxik | 2006-01-10 : 15:01

Ta sokamuturretaz potrotaiño gauden jendiek ze ein ber deu festetan??? eo sokamuturre eo ze aukera dao?
Festetan herritik irte berkodeu.

jakina | 2006-01-10 : 15:01

Jakina badela gai inportantiok. Baina hau beste gai da, besterik gabe.

joño! | 2006-01-10 : 16:01

Azkenin sokamuturre bai? eta sokamuturre gustatze etzakunantzat ze? ez al dao ezerre antolatzeko asmoik? earra kontue. karnabalak arte ezin zai eon zezenan aurrein txoruna iten eoteko? ba zezenien ibilikoyen lau balientie zorionak, baño beire eongoyen beste 25 gizajuei, zezenak gaxki nola pasatzeun ikusten eon berrien juti dakebela zinea. Adorie beste era bateko zezenan aurrien jarrita erakusti ber dala ustet.

earki | 2006-01-10 : 16:01

ezingo ote yau ba kontra gaudenok gure iritziye eman? Sokamuturre geure diruekin ere ordaintzek dek. ta guretzako ez al dao herri ontan ezer... zezena bakarrik??? Kalie zabala dek danontzat eta gauzek batzuntzat bakarrik antolatzeituk, zezenzalientzat.

azpeiti zabala dek danantzat | 2006-01-10 : 16:01

zorionak, mikel, zorionak, fernando ta sokamutillek, ta enekoitz. bauan ordue udalak sokamuturra bultzatzen asteko. Eta errespetatu gustuko ez duzuenok, herria zabala da, sokamuturre 5 eo 6 kaletan bakarrik zebillek eta ordue erdiz bakoitza. Beste zerbait nahi dunak antola dezala, baiño gustoko debenai pakien utzi, eo justu ordu erdi ortan kale ortan ibili ber dezute gustuko ez duzuenok. Joe. Azpeitiyek bertako festa bat baldin badu sokamuturre da ta, merkie herrikoye, ohiture zarra ta bertan bakarrik irauteuna. Hainbeste arrokei herriko jaietaz eta sokamuturrekin zalantzan. Dana dala aragi, berrize sokamuturre ertengo bada herritarren zaletasunei, sokamutillen debaldeko lanai eta baserritarren iye debaldeko zezenai esker izengoa ta. inok ez dezala pentsa agintayek zaituko ebela festa hau, ayentzat aliziente gutxi bait dik, aldrebes, desmadre inkontrolatu, profano bat besteik ez dek eta izengo. Hauek bai sansebastianak. ondo mikel.

BAT. | 2006-01-10 : 17:01

Herri hontan hemateu dana kejatzie dala, ez bada gure gustokoa. Neu ez naiz igandea ez sokamuturrean ibiliko igandean, baina oso ondo iruitzezat zeren jende asko mobitzen eta askoi gustatzen zaigu, beraz kejatzeaz usteko garaia dela uste dut. Eta nahi baduzue proposatu zuen gustuko gauzak, eta ondoren erabakiko da merezi al duen edo ez, bai ekonomikoki eta bai jendetzaren inguruan. Eta berriz diot ni igandean ez dut batere asmorik sokamuturrean ibiltzeko.

aurrekoari | 2006-01-10 : 17:01

zer nahi dek antolatzea jaiyen arratsaldean hiretzat eo zuentzat? Bota proposamenak.

erantzunez | 2006-01-10 : 17:01

hire biziyen ez al dao zezena ez dan besteik? proposamenak mileka ein leizke.
umientzako, jolasak, pailazuek, eskulan tailerrak, ipuin kontalayek,...
plazan dantzaldiye jubilauentzat, kale antzerkiye, kale animaziyue, kontziertuek,... ta beste gauz pile bat ere eon leizke benetan hortan jarri ez geo, hemen o zezena dakek eo ezerrez, laiste ezta zineik e.

bufff | 2006-01-10 : 18:01

Dana zuentzako oso osoik, ni behintzet ez nauk izengo beire eongoan bat.

kontuuuuuuuu!!! | 2006-01-10 : 18:01

LATZA LATZA!!
SOKIE ALDE PARETIK!!!!!!!!!!!

Uztarriak | 2006-01-10 : 18:01

Kaixo.
Uztarriak aurreko iritzi bat kendu egin du, ez zituelako web honetako arauak betetzen (zilegi den kritikatik aparte, desio txarra opa zien zezenzaleei, eta iritzia izen-abizenez sinatu gabe zegoen).
Uztarria

ONAAAAAA!!!!!!! | 2006-01-10 : 18:01

etzaitezte pikau! sokamuturre ez bazan eongo etzan ezer eongo... asike protesta ber bazue ez sokmuturren aurka. Bestela beste jai triste ta lehorra izengo zan!
eman egurreeeeeeeee!!!
sokieeeeeeeeee!!!!!

Uztarria ta bere sasi objetibitatea | 2006-01-10 : 18:01

Garbi ikustek uztarriak (kultur koordinadora??) sokamuturren gayen ere muturre sartu duela beste gai guztiyetan sartzeun bezelaxe. Zertako??zeuk atea ondoriyuek, nik dakitena dek sokamuturren alde eztebela zentzurie aplikau nahiz ta batek hau idatzi (...; Uztarriak ezabatu du beste hark zioena)
Sokamuturren aurka berriz " (...; Uztarriak ezabatu du beste iritzi emaile honek zioena)"" jarri diat eta hau zentzura ein diabe
Zergatik?? Uztarria ere beren interesan arabera dana manipulatzeun sasi koordinadora bat dalako.

Eskaera haundia??? | 2006-01-10 : 18:01

Jakin nahi niki udalak hori noundik atea dun, uztarriako forotik?? Herriyen iritziye uztarrian lau katuk jartzebenan arabera baloratze badek arreglauta gatxaudek! gaiñea kontrako iritziyek ere bazeudek.
Lotsagarriye iruitze zitek udalan jarrerie, hori dek prakak jaixtie hori, nayo niki bestelako gayetan e "herriyen" iritzeye kontun hartute aurrez hartutako erabakiyek olaxe aldako balitue, gai sozial eta politikoetan alegiye.

ados | 2006-01-10 : 19:01

Gauzie ezta gustau o ez gustau sokamuturre. Animali bati tratu txarra ematie da ta hor eztao aukeraik direktamente kendu inbertzan besteik ez.
Ta gañea antolatzeye nee gustoko eztien gauzak ta ni ixil-ixilik gelditze nauk baino beste eozein izaki bizidun bati kalte ite bayo ordun bai kejau, al dan altuena gañea.

arrazoie daukek | 2006-01-10 : 19:01

arrazoie daukek baino eztiat uste hire iritziye zentsurau dunak asmo txarrakin ein dunik.

Alternatbak | 2006-01-10 : 19:01

Sokamuturre eotie ondo iruitzen etzakoben horie sango nitxikek, herriyen jendie moitu eindalako daola zezena igandien ta ez Udaletxie okurriu zakolako. Zuek alde ez bazaudete, moitue ta sayau igande hortako alternatibak antolatzen. Erreza dek kritikatzie, ta hori Azpeitiyen asko eitek, zeoze antolautakun gustaze ez bada kritikau baino alternatibak bilatzeakuen to!! inor ez dek moitzen.
Zorionak sokamutur zalie eta sokamutilleire!!

Uztarriak 20.ari | 2006-01-10 : 19:01

Kaixo.
Arrazoia duzu: zuk aurreko iritzi batez diozun hitz bat sobera dago. Ez gara lehenago ohartu. Oraintxe kenduko dugu (baita zuk azkeneko iritzi honetan hitz horretaz egiten zenuen aipamena ere; eta ondoren jarri duzuna ere bai, aurreko batean idatzi duzunaz). Eskerrik asko.
Bestetik, plaza hau librea da, eta Uztarriak hori ahal den ondoen kudeatzeko ardura du, gaia dena delakoa izanda, ez besterik. Orain sokamuturra tokatu da, web honetako irakurleen parte-hartzea handia izan da eta Uztarriaren ardura edozein gaitan bezala, eta esan bezala, kudeatzea da, web honetako arauak kontuan hartuz.
Eskerrik asko,
Uztarria

22yekin bat!!!! | 2006-01-10 : 21:01


hoi dek arrazoye!!!!!!! zuek segi holaxe kritikatzen ta gu... kontuz! sokieeee!!!

azpeitiar bat | 2006-01-10 : 21:01

irakurtzen ditudan kritika gehienak zentzu gabekoak iruditzen zaizkit, animali gizarajoa esaten dutenak ez ote duteanimalirik etxean? edo animalirik edo berauen jatorriko ezer?
Beste aukera bat edo alternatiba bat? Ba al dago ekintza, musika talde... 4 ordutan horrenbeste pertsona mugitzen duenik?
Zezenei beldurra? agian bai. Ume, heldu... . Horrelako arazoa al da momentu zehatz batzuetan kalen batera ezin joatea? Ez al du poza ematen parte zaharrean horrenbeste jende ikustea.
Azpeitin 22an behintzat jendea ibiliko da parte zaharrean eta hori ondo dago.

Sokamuturre gustoko ez duna ez da azpeitiarra ! | 2006-01-10 : 22:01

"Sokamuturre gustoko ez duna ez da azpeitiarra !"
1999-Ko Karnabalak
F.Pikua

LATZAAAAAAAA!!!! | 2006-01-10 : 22:01

Ez omen diat kixton poza hartu !!!

29yei | 2006-01-11 : 09:01


horidek! beti guayena inber...

HERRI KRITIKOA | 2006-01-11 : 10:01

Nik etzakiat ze pasatzean gure herriyen, baino
kritikau errez eiten diau.Poz hartzen diat igande
horretan Azpeitiko kalietan zezenai pasiek ematen edo zezenai beire eongo gean guztiyoi. Eta besteoi animau
kalea irtetzera.
ZORIONAK HAU LORTU DUZUEN GUZTIOI

Enekoitz Esnaola | 2006-01-11 : 10:01

Hartu duen erabakia aparte utzita, egokia iruditu zait Udaleko Festa Batzordeak azkeneko egunetan, sokamuturraren gaian, izan duen jokamoldea: sokamuturraz eman zuen ezezkoaz herrian egon diren iritziak entzun eta irakurri, galdetu ere bai, Festa Batzordea bildu berriro, gaia atera, sokamutilekin egon eta erabakia hartu.

azpeitiko bat, ez azpeitiar bat | 2006-01-11 : 11:01

28. iritziye ikusita, nik eztiat nahi azpeitiarra izetie. Harrue (bullosue), kotxezalie, zezenzalie,.... hoiek badituk azpeitiarran ezaugarriyek nik eztiat nahi azpeitiarra izetie.

32.ari eta 33.ari | 2006-01-11 : 11:01

Zuek ikusi. Baino ezta zea balego ere...

nik e ez | 2006-01-11 : 11:01


neuk e eztiat nahi azpeitiarra izetie

baina zer da hau | 2006-01-11 : 11:01

Ezta jaiero ipiniko balue re sokamuturre, urtin 5 bat egunin bakarrik ipintzebe ta halare kejan. Nahikue deu e, hau da kabiu ezine jendiena, ikusi nahi eztunak ein dezala beste planen bat ta punto

32yei | 2006-01-11 : 16:01


nik hi bezelako guayen nai diat izetie

Amets baten bezala | 2006-01-11 : 17:01

nei ideye asko gustau zat, sorpresan hartu nau, ez bait nuen espero... amets baten bezela nao.
Bueno, ni ez naiz azpeitikue, ez naiz "AZPEITIARRA", ez naiz zezenzalie baño herri hontako "bakilla jigante" hauei beira egotie asko gustatzen zait. unerik politenak plazakuek die. Ona, pozten naiz 22an zezenak izetea.
Zorionak udalari, Pikua, soka mutillak eta bilduko geran guztioi kontuz ibili!!
ah, ta hor norbaitek aipatu du ea ba ote dagoen beste alternatibarik 4 orduz hainbeste jende bilduko duenik. Ni pentsatzen jartzen naiz eta... ez dago.
aio.
PD: hementxen dala, la la lala la la la la la la la...

Amets baten bezala | 2006-01-11 : 17:01

Kontra dauden askok esaten dute kalea zabala dala. kalie zabala dala?? ba ordun badakizute!! SEGI KALE IXKIÑATIK zezenak ez harrapatzeko!! Hori bai, zezenak kale osue bearentzako hartzeu... argi ibili mari pili!!

ai ai!!!!! | 2006-01-11 : 22:01


horidek eta! SOKIE ALDE PARETIK!!!! DIOOOOOOO

Jeeeeefiiiiiiiiiiiiiieeeeeeeee!!!!!! | 2006-01-11 : 22:01

Ez homendiat kiston poza artuta artu eztunak badaki ze eiñ Loiola pasira o Urbillea zinea,ze ostia.kendu paretik laostiaaaaaa!!!!!!!

BAAA BAAAA BAAAAAAAA!!!!!!! | 2006-01-11 : 23:01


LUZAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!! KOTUZ KONTUZZZZ!!!

Ni neu | 2006-01-12 : 00:01

Gero herri hontan kuadrilak itxiyek diela ta ezin dala ligau ta lagun berriyek itie iye ezinezkue dala... hemen ikustea garbi, sokamuturren inguruen foro hontan elkarri esaten dizkiyoun gauzek ikusita... pantailan babesa dela eta danok ausartak... atea ba sokamuturren gaye kalien (lagun berriyek iteko "prozesuen" zaudela), auskalo ze aitu berko genituzken!!!!
Ta aupa 22yen festie bizitzea kalea ertengo gean danai!

azpeitiarra bat UZTARRIANTZAT | 2006-01-12 : 12:01

Egon al da gairik horrenbeste iritsi , ixkanbila sortu duenik? Honetan ere sokamuturrak errekorrak egingo zituela uste dut.
Azkenean sokamuturra kalean eta jende mordo bat azpeitiko kaleetan igande arratsalde batean.

Uztarriak | 2006-01-12 : 14:01

Kaixo, 43.
Egon izan dira, bai, parte-hartze handia eta eztabaida sutsua sortu duten beste gai batzuk ere web honetan: hezkuntza mailakoak, euskarakoak, politikakoak, hirigintzakoak, danborradakoa iaz... Ona da hori.
Eskerrik asko,
Uztarria

46.ari | 2006-01-12 : 19:01

Ta zeinek esaten du gaizki egingo dezunik?

beste bat | 2006-01-12 : 19:01

nik entenditzet zezenzaliei gustatzie ta nahi izetie sokamuturre eotie 22yen ta baita beste egunematen proposako bazebene.Baño iruitzezatena da gustatze etzakobenake errespetau inber diela. Ze batzui nahiz ta jai atsalde lehor bat izen gustatze zaku kalien ibiltzie. Ta normala da guk hori defenditzie.
Ta gañea nahiko niyoke erantzutie 26. iritziye eman dunai, animaliyek dazkeun danak eztiteula gaxki tratatzen beak esateun bezela, apreziau eiteutelako.
A! Ta zezena ez gustautare azpeitiarrak izeten segitze deu...

SOKAMURURREKIN POTROTAIÑO | 2006-01-12 : 19:01

HILAK 22 IGANDEA NI BEHINTZET ÑOÑOSTIKO PARTE ZAHARREA ZEZENEN URRUTIRA.

Gabatxolandiatik | 2006-01-12 : 21:01

Ni behintzet pozte nauk/n sokamuturre daolako, herriko ohitura polittena izetek/n da. Ta ez bakarrik zezenan ingurukue, aurretik eotenan anbientie erdi kalien da, hori etzeok diruekin paatzeik!!
Ba hoixe, batzuk asko moitu diela lortzeko, ta hoiei eskerrak.
Ta jayen kalien ibili ezkeo, adi adi ibili, belarriyelk zabal zabal: "Sokiieeeeeeee!!!!" "Luzaaaaaaaaaaaaaaa" eo "Kendu paretik!!!!!!!!" bezalakuekin,,,,,,,
Eztek/n hain peligrosue zezenien ibiltzie holako instrukziyuekin,,
Ondo pasau San Sebastianak!!!

47.ari | 2006-01-12 : 23:01

Nik eztiat esan iñork gaixki eingotenik esan dunik baiño trixtie iruitze zitek herriko festatan beti gauza iguala daolako nazkauta eon ta kampoa junberra izitie noiz ta herriko fetatan.

49.ai | 2006-01-13 : 11:01

Ordun ze nahi dek, San Sebastianetan txistorrie jatie ??
Iritzi patetikoik ezak eman...
San Sebastianetan beti eon izen dek tamborradie ta zezena. Oin ze nahik dek, urtero aldatzen jutie? Aurten tamborradie, hurrengun alardie, ta hurrenguen alkatie pino iten ??
Iritzi bat idatzi aurretik, emayok irakasliei zuzentzeko, haber zeoze zentzudune esateken...

Reala/Athletic, bederatzietan | 2006-01-13 : 12:01

Gainera, Reala/Athletic 22an gaueko bederatzietan jarri dute. Ole!

horidek eta!!!!!!! | 2006-01-13 : 12:01

bejondeikela!!! hoidek arrazoye! ni 50akin bat!

Aupa dedio | 2006-01-13 : 12:01

50a oñarteko iritzik jefiena,ni behakin natxiok arrazoi guztiye zakek eta,ezta zezena ontxe asmautako gauz bat izengo bauan e.Aupa Fernando Arakistain,eu ao jefiena gañea,zorionak zezenzale ta sokamutil guztiyoi.
Ondo pasau San Sebastianak danok!!!
Luzaaaaaaaaa!

50.ai | 2006-01-13 : 13:01

SAN SEBASTIANAK HILAK 20 EZ 22.ETA SAN SEBASTIANEtako HURRENGO JAYEN BEHIN BAKARRIK EGON DEK SOSMUTURRE EZ URTERO. NIK EZ NETXEOK EGUNIEN SOKAMUTURRE EGOTIEN KONTRA BAIÑO BAI 22AN.

46ari. amets baten bezala-k | 2006-01-13 : 18:01

zu bestela ere, ez zea asko azpeitin ibiliko, ikusten danez. Ta bestela, ibili pastorkua aldien, xanjuandein, urrustillen, loiolan, nuarben, matxinbentan, damasonien... zarautzea, getaira, zumaira, elgoibarrea, bergara,...
ez, zu bazpare donostire.
ta gañea hor batematek esateu 20yen san sebastianak diela ta zezena eotie balekue baño 22yen ez diela festak.
bueno txikit@ ba luzau eingo diteu ez? ta nahi ez dunak jodiu ta zezenan kontra ta hostiyena jotzzen hasten bada ba segi 46kin donostire alde zaharrea trago batzuk hartu ta mozkortute bueltatzea ta geo esateko azpeitin ezin dala tragoik edan zezena dabilelako.
Sartu fideonea ta ikusi ze anbiente eotean zezenan konture!!! earra fideoko atie!!

55.ari hi amets baten | 2006-01-13 : 21:01

Eta zeatik etzea leku hoyeta zeu juten xajuandeira,nuarbea,urrestilla eo loiola ta ahal baldin bada zezen eta guzti. eta fideoko histori hori eztiat entendiu eznaukelako juten izengo dek.

56ri amets baten bezalak | 2006-01-19 : 11:01

izan ere, ez zaizu zezena gustatzen!! ta orduan, ezin jakin!! a la playa!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu