Larunbatean eskolarteko kiroleko bi txapelketa jokatuko dira

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 5a, 11:01

Goizez Iraurgin alebinen futbol txapelketa jokatuko da,eta arratsaldez saskibaloiko finalak izango dira kiroldegian (Urola Kostako Hitza)

Larunbatean, urtarrilaren 7an, eskolarteko kirolak hartuko du egun osoa. Goizean, XII. Eguberri Futbol Txapelketako final laurdenak jokatuko dira Iraurgi ikastetxeak antolatuta, Jesuitinetan, 09:30etik aurrera. Arratsaldean, berriz, kiroldegian eskolarteko saskibaloiko finalen txanda izango da, 15:30etik aurrera.

Aurten asteburuek gabonetako jai egunekin bat egin dutela-eta larunbatean jokatuko da XII. Eguberri Futbol Txapelketa. Zortzi ikastetxetako alebin mailako futbol taldeek parte hartuko dute: Azpeititik, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi; Azkoititik Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga; Zestoatik Herri Eskola eta Zumaiatik Maria eta Jose. Final laurdenak etzi jokatuko dituzte, eta final erdiak eta finalak igandean.

Saskibaloia kiroldegian

Larunbat arratsaldean, berriz, eskolarteko saskibaloiko finalak jokatuko dira kiroldegian. 15:30ean, benjamin, alebin eta infantil neskek finalak jokatuko dituzte, eta 16:30ean kategori berdinetako mutilek. Finalen ondoren, EBA Ligako Lan Mobel Iraurgik Salamancaren aurka jokatuko du.

XII. Eguberri futbol txapelketa

Larunbatean

09:30. Mutilak: Iraurgi A-Ikasberri. Neskak: Iraurgi A-Krmelo Etxegarai.

10:30. Mutilak: Iraurgi B-Karmelo Etxegarai. Neskak: Iraurgi B-Zestoako Herri Eskola.

11:30. Mutilak: Zumaiako Maria eta Jose-Zestoako Herri Eskola. Neskak: Floreaga-Ikasberri.

12:30. Mutilak: Floreaga-Xabier Munibe. Neskak: Xabier Munibe-Zumaiako Maria eta Jose.