Aurten talde berri bat irtengo da haurren danborradan

Urola Kostako Hitza | Festak
2006ko urt. 4a, 10:01

Sansebastianetako doinuekin Bandak grabatu duen diskoa larunbatean aurkeztuko dute udaletxean, 12:30ean

Talde berria Karmelo Etxegarai Ikastolakoa izango da (Urola Kostako Hitza)

Aurten talde bat gehiago izango da San Sebastian eguneko haurren danborradan, eta hamar beharrean 11 irtengo dira. Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolak hirugarren talde bat osatuko du aurten. 2005eko abenduko Ikasten Urolaldeko Ikastola Publikoen aldizkarian esaten dutenez, horrela "saiakera askoren ondoren, aspaldiko ametsak egi bihurtzeko moduan izango gara".

Azpeitiko Karmelo Etxegaraiko talde berria 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin osatuko dute.

Diskoaren aurkezpena

Bestetik, Udal Musika Bandak grabatu eta Udaleko Festa Batzordeak sansebastianetako doinuekin grabatu duen diskoa larunbatean aurkeztuko dute, 12:30ean, udaletxeko areto nagusian. Ekitaldia bukatu ondoren Musika Bandak udaletxeko arkupetan kontzertua emango du. Diskoan jaso dituzten doinuak zuzenean entzuteko aukera izango da kontzertuan. Larunbatean, diskoa salgai egongo da 10 euroren truke eta larunbatetik aurrera Eguzkitza, Juantxo Txiki, Pastorkua eta Ametsa tabernetan salgai jarriko da, 15 eurotan.

Sansebastianetako danborradan parte hartzen duten elkarte eta soziedadeetako ordezkariek bihar (osteguna) pasatu beharko dute eskatutako diskoak jasotzera udaletxeko kulturako bulegotik, 09:00etatik 15:00-etara bitartean.

Iazko Sansebastianetako irudi batzuk ikusgai hemen

Danborradako entseguak

Helduen entseguak

Danborradako taldeak. Urtarrilaren 11, 12, 17 eta 18an. Izarraitz pilotalekuan, 21:00etan.

Taldeetako zuzendariak. Urtarrilaren 11, 12, 17 eta 18an. Musika Bandaren akademian (Aitonenako eraikinean), 20:00etan Jose Luis Frantzesenarekin entseatuko dute.

Haurren entseguak

Danborradako taldeak. Urtarrilaren 13, 16, 17 eta 18an, urtero bezala, azoka plazan, 16:00etan.

Taldeetako zuzendariak. Urtarrilaren 13, 16, 17 eta 18an Jose Luis Frantzesenarekin entseatuko dute haurren taldeetako zuzendariek, Musika Bandaren akademian, 15:15ean.

Bidali:  

Erantzunak

Aurten zenbat?? | 2006-01-04 : 11:01

Helduen tanborradan zenbat kantu berri jor beharko dira?? Bat nazkau eitek urtero- urtero kantu berri bat ikasten! Zenek moztu behar du hau? Laiste Azpeitiko kantuek bakarrik joko ditugu ta Sarriegin betikuek bakarra, Sansebastien martxie eta bera obligauta ze beztela horire pikutara!!

Musikari bat | 2006-01-04 : 12:01

Arrazoi osoa ematen diot lehenari. Nire ustez San Sebastianak diren bezalako festei Sarriegiren kantuek ematen diote kutsua eta ez kantu berriek. Joan zen urtean, plazan kantu berri gehiago jo ziren kantu zaharrak baino, eta berau oso oso gaizki iruditu zitzaidan. Gainera, danborlari, ikusle, musikari... askori (guztiei ez esateagatik) ez dut uste asko gustatu zitzaienik, jendearen kexuak aski nabariak izan baitziren.Zer gertatuko da aurten? Nork jarriko du limitea?ala lehenak esan duen bezala, Sansebastian martxa derrigorrez jo behar delako jo eta listo?

melodia | 2006-01-04 : 13:01

Ni aspertu egiten naiz kantu berriak aitzen. Xarmarik gabekuek die.

Zorionak, Karmelo Etxegarai Ikastola | 2006-01-04 : 14:01

Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolak hirugarren taldea osatu du aurten. Zorionak!!

Ta kulpie zenena? | 2006-01-04 : 15:01

Ta kulpie zenena dek? Frantzesena- na o udalana dana usteyolako

5.enari | 2006-01-04 : 16:01

Errua biena, batak sortu eta inposatu egiten dituelako eta besteak berriz ezer egiten ez duelako. Esan beharra daukat, kantu berriak sortzeari ez diodala inolako meriturik kentzen. Baina ez zait ondo iruditzen zaharrak ordezkatzeko sortzea. Ez al dira betidanik San Sebastianak Sarriegiren martxekin lotu?

euria | 2006-01-04 : 16:01

"ta kulpie zenena?"kin adoz nao. galdera hori egin beharko genioke geure buruari. egun hortan herriak euki behar dula protagonismue, tanborzaleak errepresentatzen dutelarik berau.
Ea ba aurtengo san sebastianak aurreko urtekoak baño hobio dien: ezta zaila izango!!!

G.Tolosa | 2006-01-04 : 17:01

Ez naiz azpeitiarra, baina onartuko didazue iritzi xume bat, ez ta? Bai iaz eta bai aurten ere zer esana ematen ari da San Sebastian eguna. Batetik zirak jarriko dituela udalak, bestetik kantu berriak moztea udalaren esku dagoela... Penagarria bezain lotsagarria iruditzen zaizkit horrelako kontuak. Galdera hauxe luzatuko nuke: Norena da festa egun hori? Udalarena, herriarena, guztiona...
Zenbait jende udalari kritika eta kritika dabil, eta garbi utzi nahi dut ez noala ni erakunde hau goraipatzera. Kritikatu baino egokiagoa iruditzen zait behar ez duen protagonismoa ez ematea erakunde horri. Azken finean, nor da ba bera egun honen inguruko erabakiak hartzeko?
Baina bestalde, askok kritikatu eta udalaren esku uzten duela erantzunkizuna uste dut. Har dezala herriak-bilera ireki bidez, edo pentsatu egin behar formula-erantzunkizuna eta festa bere gain.

KANTUEK | 2006-01-04 : 18:01

Nire ustez san sebastianak dira herriko jendeak parte gehien hartzen duen festa.Horregaitik taldeek erabaki beharko lukete zer kantu jo ,beraiek dira festaren protagonista ikusleekin batera.Ikusleek ere betiko kantak dituzte gogoan eta geihago sartzen dira festan.Lehengo urtean nazkatu egin nintzen plazan zeren zer jotzen zuten arrastorik ez neukan.Tanborradako taldeak eta herria protagonista eta ez frantsezena.

Aurreko horri | 2006-01-04 : 18:01

Nik parte hartzen det tanborradan eta gure taldean bilera egin genuenean Udaletxeko hurrengo bilerarako eskakizun batzuk egin genituen eta bi behintzat lortu die CD-arena eta entseguak pilotalekura eramatearena, baina kantuarena aidean dabile ematen dut, guretik pieza gehiago ez jartzearren proposamena egin arren.
Baina badakit, festa batzordeak beste kanturen bat sartzea nahi duela "Alardea", umeek jotze omen dute eta eta oso politte omen da ta!!!

Jokin | 2006-01-04 : 19:01

Nik lengo urtien penie ta amorrue sentiu nun ba ikustien nola kantu beriyek zarrak ordezkatze zituen ikusita.Batek bere protagonismue haunditzeko,len gutxi zakek pa ta gaña, ez, sartu kantu berri geyo!!!Datu bat:Tatiaro o tatiero o danadalako betiko kantue beñ!!!! bakarrik jo zan gau osuen, oñ txokolo ospera hori kalien ta dana iguel 15 aldiz!!!! Noaño hallau gea?Udalak bere errue dauke ta galanta!!! pertsona bati emandiyon libertadie kantuek atea ta atea ta atea ta ateatzeko....Neretzako Txerrikei earra ai da bihurtzen tanborrada hau.Soreasuko SEbastianekin hasi giñen ta ordundik zenbat kantu berri sartu dituzte???Bost o sei bat bai
.Ba ni betiko tamborradien aldekue naiz pa, Sarriegin martxak jotzeye ta martxa polittenak dituk ta izengoituk...Martxa hontan gabeko 12tan ze jokoiau "Xoxoteko azketa" kantue eo "Emparan martxa" eo holako inbentadan bat????MESEDEZ TAMBORRADA ERRESPETATU!!
tA UDALAK,terrenuen ta espekulaziyuek ta txorakeyek alde batea laga ta orden pixket jarri festan hontan!!!

Uztarriak | 2006-01-04 : 20:01

Uztarriak iritzi batzuk egokitu edo kendu egin ditu, ez zituztelako web honetako arauak betetzen. Pertsona bati buruz ari ziren, euren izen eta abizena jarri gabe.
Uztarria

Aukera ona | 2006-01-04 : 20:01

Lehengoan entzun nun soziedade baten gauza bat zeharo ona. Danborrada ez lukeela udalak antolatu behar, taldiek baizik. Askoz naturalago litzake, parte hartzaileago, konpromiso haundio lortuko litzeke.

Nik | 2006-01-05 : 08:01

Nik ez det danborradan jotzen,baino hala ta guztiz nere iritsiz bai jotzen diela pieza berri gehiegi.Zergatik ez da plante bat egiten pieza berrie entsaioetan?.ENTSAIOETAN esan det.Frantsezenak jakin dezala ez direla guztokoak eta jakin dezala egunean zer gertatu leiken eta beraren ardura izango dela.
Hala ta guztiz nere ustez udalak parte hartzen du organizatzen,eta hori ondo dago.
Bestalde ez litzateke gaizki egongo talde guztiek ados jartzea eta idatzi bidez bai udalari eta bai Frantsezena berari jakinanztea arzao hau.

Oreka | 2006-01-05 : 09:01

Nik uste ondo dagoela Azpeitiko tanborradak bere izaera propioa izatea bertakoak bakarrik diren peizekin, baina oreka bat mantenduz, hau da, Sarriegiren betiko piezak izan dezatela protagonismoa (hori bait da tanborrada azken finean) eta pare bat pieza hemengoak, adibidez Soreasuko Sebastian parrokian, eta besteren bat plazan (Mandioko polka edo Txokolo).
Gaur egun, beldur naiz oreka hori puskatzen ez ote den ari edo eta jada puskatu den (Soreasuko Sebastian, Mandioko Polka, Txokolo, Agurra, Alardea?), eta gainera joan den urtean ez plazan bakarrik baizik eta kalean ere horiek jo ziren... jendea, batipat ikusleak, ez dira orokorrean identifikatzen.
Nik uste, Udala, taldeak eta udal musika bandaren artean akordio batetara iritxi behar dela eta denen artean antolatu, baina inozi ez imposatu.
Azkenik, talde desberdinei ateratzen zaizkien piezak ensaiotan jotzea uste det guztiz lekuz kanpo dagoela, eta adibide gisa, joan den urteko azken ensaioa lotsagarri izan zen, San Sebastian martxa behin, txokolo bi aldiz, eta hortik aurrera Barratsu, Amnisitia eta abarren piezak, eta jende guztia elkarri begira tonto aurpegiarekin.
Horrelakoak ekidin behar dira alde guztiak hitzeginez eta ez bakar batek edo bakar batzuek nahi dutena bakarrik 850 tanborjoleri inposatuaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu