Sokamutilon eskaera Udalari

Fernando Arakistain (Azpeitiko sokamutilen izenean) | Iritzia
2006ko urt. 3a, 18:01

Sansebastianetan igandez ere (22an) sokamuturra jar dezala eskatu diote, hainbat arrazoi emanda

Orain dela pare bat aste Urola Kostako Hitza egunkarian argitaratu zen bezala, sokamutilok Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeko arduradunari eskaera bat egin diogu aurtengo sansebastianetarako: igandean ere sokamuturra jar dezala (22an). Izan ere, aurten ostirala tokatuko da San Sebastian eguna eta, beti bezala, egun horretan sokamuturra izango dugu Azpeitian eta, ondoren aste bukaera etorriko dela kontuan hartuta, gure ustez oso aproposa izango litzateke igandean ere zezena izatea herriko kaleetan.

Baina, jakin dugunez, Udalak ez dauka antolatzeko asmorik. Ez dugu ulertzen, hainbat arrazoi daudelako jartzeko:

  • 1. Azpeitiarrok sokamuturrarekiko zaletasun handia daukagu. Jende asko ibiltzen da zezenean, giro ederra sortzen da, eta aurten igandean ere zezena izatea gustura hartuko lukete herritarrek. Beraz, zezena ez jartzeko arrazoia ez da zaletasun eta harrera falta.
  • 2. Udalak ordaintzen ditu sokamuturreko gastuak, eta oso merkea ateratzen zaio. Arratsaldez hiru ordu eta erdian izaten da sokamuturra eta, egia esan, ez dago halako ikuskizun merkerik. Beraz, zezena ez jartzeko arrazoia ez da arazo ekonomikoa.
  • 3. Aurten San Sebastian festei segida emateko aukera bikaina dago igandean ere zezena jarrita. Beraz, zezena ez jartzeko arrazoia ez da fetxa egoki falta.
  • 4. Sokamutilok prest gaude igandez ere lana egiteko. Geure borondatez aritzen gara sokan, eta aurten sansebastianetan bi aldiz irtetea gustukoa izango genuke, gustukoa dugu-eta sortzen den herri giroa. Beraz, zezena ez jartzeko arrazoia ez da gure prestutasun falta.
  • 5. Aurten sansebastianetan zezena bi egunetan izatea ez litzateke ezohikoa izango. Ez horixe. Adibidez, 2001ean bi aldiz izan zen: San Sebastian egunean eta hurrengoan; asteburua tokatu zelako. Beraz, zezena ez jartzeko arrazoia ez da bi aldiz jarri behar izatea (are gehiago: garai batean sansebastianetatik karnabalak bitarteko igandeetan izaten zen zezenik).

Bada nahikoa arrazoi. Zergatik ez jarri, hortaz, zezena igandean ere aurten?

Udala urtean zehar saiatzen da, herriko taldeekin-eta elkarlanean, Azpeitiko asteburuetako giroa berpizten, ekimenak antolatuz (kontzertuak, Erdi Aroko Azoka…). Udalak hementxe du, sansebastianetan, beste aukera eder bat herrian giro ona sortzeko.

Besterik gabe, 22an ere sokamuturra izango dugulakoan, animo!

Bidali:  

Erantzunak

TXARRA | 2006-01-03 : 19:01

Nik ezetz espero egun bat nahikue ta gehiegi.

Ona | 2006-01-03 : 19:01

Hori dek eta arrazoie Fernando! Espero jarriko dutela zezena.

bai, bai | 2006-01-03 : 19:01

Bai, jar dezatela 22an ere zezena. Bestela, ze asteburu tristea, ez? Nik uste nahiko arrazoi badituztela sokamutilek. Zer dio udalak?

Nire 3.nakin bat | 2006-01-03 : 20:01

Nike espero diat ez jartzie zezenik 22en ta nereatik izengo bazan ezta beñe. Jayen jar dezatela zerbait kulturala eo musika grupon bat edo zeozer ta ez animaliyei tratu txarra ematie promobitzein ikuzkizun iraingarri bat

Ez nao ados aurrekoekin | 2006-01-03 : 20:01

Ez nao ados aurreko biekin. Jar dezatela zezena 22an. Eta 21ean ere bai. Baina 22an jarrita, konforme. Izen ere, lehen jende mordue ibiltzen da ba igandeetan, bai...

joxan | 2006-01-03 : 21:01

Ba nere iritzia ezeskoa da. Egun batean egonda ere, neiko problema edukitzen diagu kalean bizi eta ume txikiak ditugunok.

Azpeitiko Sokamuturraren Aurkako Plataforma | 2006-01-03 : 22:01

Zuen iritziak irakurri ondoren, garbi geratu da sokamuturra 22an jartzearen ideia baztertu beharra dagoela, ezezko iritzia nabarmentzen baita. Azpeitian festa ez da sokamuturra bakarrik eta hori batzuei dirudienez ahaztu egiten zaie, sokamuturra kaleetan dabilen bitartean, jende asko beldurrez egoten baita kalera ezin irtenda. Horrela ba, sokamutilei esan nahikoa zezen badagoela festetan eta herriaren iritzia errespetatzeko.

Hori dek arrazoie! | 2006-01-03 : 22:01

ta nun tziopa plataforma hori? ni apuntatze nauk!

9. | 2006-01-04 : 00:01


Arrazoi bat sokamuturre ez eoteko:
1.ANIMALI BATI TRATU TXARRA EMATIE DA.
San Sebastianak eta beste festa danak guriek die eztaukebe ze ikusik animaliyek ta gutxiyo gaixki pasatzeko baldin bada.
Bada garaie gure trdizio krudel hauek albo batea uzteko!!

Sokamuturra BAI | 2006-01-04 : 08:01

8. nak esateik ezetzko iritzia nabarmentzen dala, webgune hontan eman dien 8 erantzunetan oinarrituta. 8.ena idatzi dun hori, erten al da bein ere kalea sokamuturre ai dala? konturau al da, ikeragarrizko aldiekin, Azpeitiko festen inguruen eiteien ekimen danan artien arrakasta eta partehartze haundiyena duena dala? nahi dezuena jarri 22 arratsaldien, kontzertue, antzerkiye, pelota partidue... partehartzie sokamuturrien eoteanan %1ea ez dek iritxiko.
Azeitiyen tradiziyo geyena eta geyen sustraituta daon festie dek hau, eta konprobauta geyengoue gustatzen zaiola (danai ez, baina ba al dao jende guzti guztiyei gustatzen zaion zeoze?). Beraz, seguru natxiok 22en sokamuturre jarri ezkeo udalak asmauko lukela herriyen anbientie sortzen eta festak dotore luzatzen.
SOKAMUTURRA BAI!

10.nakin bat. | 2006-01-04 : 08:01

Horidek egiye. Neuri alde haundik etzeak baino geyenak gustuko diabe, hori garbiye dek.

Azpetiar bat | 2006-01-04 : 09:01

Guztiz ados sokamutilen eskaerarekin.

Nik ere bai | 2006-01-04 : 10:01

Nik ere sokamuturrari bai.

Arazoak... | 2006-01-04 : 11:01

Ni sokamuturre ateatziekin oso gustoa baino...
1- Nola dao Enparan kalie? Aurreko urtietan eliz kaliei paso ein ta zezena denbora geyon edukitzen zan azkenengo kale hontan.
2- Hemen denak zezenzale baño baita prrandazale ta futbolero! 22 derbiye Donostin Reala - Athletic!

Sokamuturrei tratun txarra ?? | 2006-01-04 : 11:01

Zezenai tratu txarra ematen omen zako. Ta hik jate dituken oilaskuek tratu txarrik ez dula jasotzen uste al dek ??

Sokamuturra bai !!!!!!!!! | 2006-01-04 : 11:01

Bai 20 eta bai 22an, herritar gehienak desiatzen baigaude !

danborradak | 2006-01-04 : 11:01

zezenana ondo zeok baino hemen beste albiste baten arire eontzan eztabaida bati jarraituz, danborrada gehio san sebastianetan. san sebastian egunien taldiek ateatzeko prest agertu ber likibek ta parte hartu, alde earreko girue sortukoukek. zezena ta gainea danborradak, fenomeno.nik plataformakuen iritziye eztiat kontuen hartzen ze hori eztabaida oso erlatibue dek ta puntu asko zauzkek. baino adibidez umiek dauzken jendie, edadetuek eta abar bai geratzeiela mugau zamartute.ez dek zezena jartzie bakarriken. hala ere ni sokamutur zale amorrau bat nauk ta ondo iruitze zitek jaien jartzie. ta kontra bakarrik eitie ez tek izeten, alternatibak eman ein ber izeteituk eta kontra daudenak inok eztik ezer eskeintzen...

AUKERAK | 2006-01-04 : 12:01

Nik proposamen bat eiti nahi det.Zezena jartzie bi egunetan eta gaña plazatorosien.
Hola zezena nahi duenak hor dauke eta kalea ertetzeko bildurrez daona lasai ibiliko da.Plazatorosai probetxu geyo ateaberko zayo ezta?Igual zezena kalien ibiltzie, eo plazatorosien ibiltzie ez da berdiñe izengo baño.Beste aukera bat behiztzet.

Eurreeeee!!!! | 2006-01-04 : 15:01

Aupa Fernando,jefe zaudete.Sokamuturre ostirel,zapatu ta jai dedio.Jendiei gustatze zakonakin ta batzuk ondik kontrakue esaten,ta esiztitze eztun plataforma horri esangozoat zezenak larrien korrika o kalien korrika igual ibiltzeiela.Gañea geo ta gazte geyo ibiltzek zezenien,sokieeeeeeeeeee.

Xanjuandeira ... | 2006-01-04 : 15:01

Azpeitiyek kale asko zauzkek, eta zezena batzutan bakarrik ibiltzek, beraz nazkau ez. Adibidez, zezeNA ikUsi ere ez dunak nahi jutie zaukek xanjuandeira, edo landeta, edo eta Jose Artetxe kalea.... baina ez jarri aitzaki bezela kalien lasai ibiltzie nahi dezuela. Ezta sokamuturre urte osuen zier eongo balitz ere...
SOKIE SOKIE!! HEMENTXE DALA!!
pd.- Plazatorosien ez huan sokamuturre izengo, izenak esateun bezela hoprtako sokie berdik... ah! ta karrerak iriki!!

24ai | 2006-01-04 : 15:01

Baño nerie herritar baten iritziye dek, ta beste sokamutill hauen arrazoiek udalai bialdutako karta batekuk dituk, eztepa konparauko?

23.ari | 2006-01-04 : 15:01

23.ari
Hoiek arrazoi merkeak. Fundamendu pixkat mesedez.
Gora sokamuturre!

Ole! | 2006-01-04 : 15:01

Zezena nahi dunak jutie zakek plaza torosea, ta kalien trankil ibiltzie nahi dunai utzi pakien!

Eurreeeee!!!! | 2006-01-04 : 15:01

Aupa Fernando,jefe zaudete.Sokamuturre ostirel,zapatu ta jai dedio.Jendiei gustatze zakonakin ta batzuk ondik kontrakue esaten,ta esiztitze eztun plataforma horri esangozoat zezenak larrien korrika o kalien korrika igual ibiltzeiela.Gañea geo ta gazte geyo ibiltzek zezenien,sokieeeeeeeeeee.

hainbat arrazoi? | 2006-01-04 : 15:01

Sokamutil hauek emandako arrazoiek etzaukeabe bate fundamentuik, aber:
1.na: zaletasune bazik bai, ta kotxien zaletasune re baziok baño horreatik eztituk eoten karting lasterketa gehiyo e!
2.na: merkie dala? bai ta? dana dirue al da ba? kalien umiekin lasai ibiltziek etzakek preziyoik!
3.na:segida eman? hi, festak hasi ta bukau iteituk, ta kitto.
4.na:Prest zaudetela? akao ba zuek kontra eongo baziñeten! borondatez? ta eiteituzuen afai hoiyek ze?!
5.na:2001n bi aldiz intzala ta? beste behiñ zezena plaza sokamutillek baño lenuo alleau huan baño eztezue ba nahiko berriz gertatzie?
Ta bukatzeko giro ona sortzeala? esayok DYA ko boluntayuei giro ona eote al dan bean furgonetan, aber ze erantzuteikan! hoiyek ba bean borondatez lana eiñ ta ez zuek!

9.ak 15.ai ta 20.ai | 2006-01-04 : 16:01


1.Sokamuturre tratu txarra ematie dek ta hori ezin da ukau.
2.Zeinek esan dik nik oilaskuek jateixkiatela,veganue naiz.
3.zezenak larrien ta kalien igual ibiltzeituk ez??JA!Galdeyok beai ze nayo dun : larrien bere bola ibiltzie eo kalien soka bati lotuta jendien atzetik eta iteyoben danakin q si buztanetik tireka...Seuru biarrengo aukerakin geldiuko dala ez?
4.Azpeitin afiziyo haundiye daola hori dudaik ez.Hortxe ikustea ze herri daukeun,eozer gauza iteuna bea ondo pasatzeatik nahiz ta beste bizidunek zapaldu.Earki guez hola!!

Aurrera! | 2006-01-04 : 16:01

Azpeitian dagoen ekimenik parte hartzaileenetakoa da sokamuturra, eta aurrera! Ea antolatzen duten 22an ere.
Tratu txarra dela diote batzuek eta egia zezenak larrialdirik pasatzen duela. Baina hitz egingo al deu tratu txar denez?
Eta jendeak ezin duela lasai ibili kalean zezen garaian? Mesedez, hori da txikikeria...

Udalari | 2006-01-04 : 17:01

Zer dio udalak?

26 Vegetiei | 2006-01-04 : 18:01

Hi Vegeta, ta hik jate ditukan landarak ez al diabe biziik ? Hoyek ez al diabe bizi behar.
Zezenak festatako eta ez balira ibiliko, unezkero desagertu ziren.

Lasai | 2006-01-04 : 18:01

Zezena daonean lasai ibili nahi dunak lasai ibiltzeko aukera badu.Bailak hortarako daude eta 4 edo 5 kaleetan aparte ez da zezenik egoten.

Arratsaldez tanborra jotzeaz | 2006-01-04 : 18:01

Arratsaldez tamborra joko duen taldean bila dabiltza udaleko ordezkariak. Beti bezela udalak jai giroa ahal duen dirurik gutxien gastatuz lortu nahi du. Herritarrak udalari faboreak egin behar beti, eta Udalak herritarrei ?? Herriaren hitza errespetatu, 22an zezena !!

Udala ? | 2006-01-04 : 18:01

Udala herritarron ordezkaria bada, 22an zezena !!
Entzun herriari Ibartzabal jauna!

Ni | 2006-01-04 : 18:01

Sokamutur geyo?? adarra jotzen ai al tzeate? lehen ere gutxi ibiltzek pa kalien! animali gizajo bat nola maltratatzean ikustie nik eztet entenditzen. Eta gutxiyo geña horrenbeste denboran. Lau zezenan aurrien ze baliente dien erakuste deben bitartien beste 25 beai beire eoteye. Hori da sokamuturre. Eta adorie erakusteko sokamuturre baño gauza praktikuo badaude. Elegante egunien nahikue eta geyegi eotea, baztarrak nazkatzeko añe. Horrenbeste gustau ezkeo eon karnabalak arte zai eta kito. Festetan zezenaz aparte beste ezer ere antolatzeko kapaz ez bagea hauxe herri ederrien bizi geana!!! zezena gustatze etzakunantzat ezer ere antolatzeko asmoik ez al dao?

naikuiau | 2006-01-04 : 19:01

Zezena maltratau ta ostiyek adarra jotzen ala,hoyek ez baituan sokamuturreako ibiliko unezkeo etzoan zezenik.Sokamuturren kontra zaudetenak argi ibili,xaguek arrapatze bazaituzte,kendu paretik la ostiiiaaaaa!!!!!

HOYEK DITUK ARRAZOI EXKAXAK | 2006-01-04 : 19:01

Adibidez 2001ean bi aldiz egon zela eta beste urte guztietan ze ?

AHAL BALDIN BADA EZTA SAN SEBASTIAN ERE | 2006-01-04 : 19:01

San sebastian egunien zezena kalien arratsalde osuen eta gainea hurrengo jayen ere bai? ze ostia besteik ez al dakizue egiten herri p... hontan o ze. Egun bat nahikue. Eta nereatik izen balitz batez.Eta eztiat maltratuen eta lerdokeyen aitzakieyekin bat eiten.

36.ari | 2006-01-04 : 19:01

Ba horixe, aurten ere asteburuarekin lotzeko. 2001ean bezela. 22an zezena!

38.ari | 2006-01-04 : 20:01

Hi besteei kobarde deitzen... eta hik artikulua sinatu ez. Nik e ez, baino ez zieat kobarde deitzen

26.ak 30.ai | 2006-01-04 : 20:01


Lehenengo gauzie VEGANO da hitze ez vegetie (pixket despektibue iruitze zitek gañea) ta biarrena hoixe nik jateituten landariek biziye dakebela baino nik e zeoze jan berkoyat aurrea segitzeko ta gauzie daon bezela ba nayo askoz landare bat jan (sistema nerbiosoik eztaukena, beraz "sufrimenduik" ez) jaiotzetik hil arte sufriu iteun eozein animali baiño.
Ta bueno sokamuturre eon ez balitz zezenak etzila eongo...ignorantziye ta astakaye galanta!!Hortakotxe sortu zien zezenak Azpeitin sokamuturre inbenta zalako...komentayoik e eztu meezi.
Ta kalin lasai ezin ibili hori..ba arrazoie jendiek eztauke beste nunbaitea jun berrik 4 lelo zezen 1 xaxatzen ai dilako ondo pasatzeko.
38.ak esan dunakin konpletamente ados, eztula sinau ba hor fallue.

BAI, BAI, BAI | 2006-01-04 : 20:01

Bai, sokamuturra bai 22an ere.

Berriro | 2006-01-04 : 20:01

Zer dio Udalak? Nere ustez eskakizun logiko bat da sokamutilek egin debena

Herritar batzuk | 2006-01-04 : 20:01

Aupa Fernando,eutsi horri herriye zuekin zeok eta dedio

MUUUUUUUUU | 2006-01-04 : 20:01

Gero zezenien bi katu ibiltzeituk eta beste danak beira zekula zezen bat ikusi ez balebe bezela. Urrungo urtien sokamuturre kendu eta zirkue Azpeitiko plazan bueno lehen ere nahiko zirko eotek bai.

zezena | 2006-01-04 : 20:01

Bazpare lepotik zoka lotzeiazue. Hain balientiek bazeate, jarri kaliek itxita ta zokiipe, o nahi bazue zokakin, baina paetai lotu be, beste herri askotan bezela. Ezaututtuten kobardienak zeate, ta sokamutil kontu hoi jendia defenditzeko besteik ezta. Beste herritan ez to holakoik. Gora Azpeitiko balientiek!!!
MUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUU!!!!!

38yekin bat nator | 2006-01-04 : 22:01


bai egiye esan sokatik lotuta ibiltzie...
gañea sokamutillen neiko harro xamarrak irutze zaxkik
denbora osue: "ALDE!!! ALDE AURRETIK!!! biziye ematen aiko balie bezela PSSSSSSSSSSSSSSS

Bo, faborez | 2006-01-05 : 10:01

Aurrekoari. Hoiek kritika merkeak, hoiek.
22an ere zezena! 45.aaaaaaaaa, kendu paretik, sokieeeeeeeee

aurrekue nauk | 2006-01-05 : 10:01

zuzenketa bat ein nahi diat, udala esatetanien kasu hontan mikel ibarzabal esan nahi diat, hurrengo baten igual kritikatzie tokaukozetak baino oaingo hontan eta danborrada kontuen gauzak ondo eiten ai dala iruitzezetak eta gauza ezberdinek antolau ta festa girue sortzeko edozein ideiata irikita azaldu dek. oaingo hontan herritarrak eman zoau bizkarra ideia sorta batzui.

33ei-17yek | 2006-01-05 : 10:01

barkakoyek baino arratsaldien taldiek jotzien idea horrek eztik "prexixamente"udaletik bakarrik erten.danborzale batzun tartetik ertendik.ni ez nauk hemen udaleko festa batzordie babesten hasiko, baino azpeitiko jendiekin asmatzie ez dek errexa ze ez diau ezertan parte hartzen, dana einda ematie nahi izeteyau ta ondo ez badao kritikau. ni danborzale amorraue nauk ta sokamutur zalie ere bai, baino zezenaz aparte beste gauza batzuk e jarri eir ber dituk.ta danborra 20ien jotzeaz hasita, bi talde borondatez bilatzeko kontu hori proposauteko ideiekin inork parte hartu nahi ez duelako dek.pixket enterau gauzek nola jun dien ta geo hitzein al baek. kasu hontan udala bere partetik afaiek eta dana jartzeko prest zaoan.

kotxieeeee | 2006-01-05 : 11:01

zezenak enbazo iteu. manifak e bai. azokik e bai. tabernak, festak, diskotekak... danak enbazo itebe. gustatze etzakun danak enbazo iteu hamen. hamen enbazo iteeztun bakarrak tallerrak, obrak,mobillek ta kotxik die, beganuk ta ez-beganuk txofertutako kotxik, sokikiñ lotzerik eztaon kotxik, urtin lau eguneta mugatzeik eztaon kotxik, txofer balientik atodaostia ibiltzeituzten kotxik, harrapau ta jotabertan hiltzeun kotxik, beti, egunero, orduero... kotxin presentzi insoportablie kondenatze eztunak zezen festan kontra jarduteko deretxoik ez luke euki ber. kotxieeeeeeeeeeeeee!!!

txerrikei bat | 2006-01-05 : 18:01

Garai bateko sokamuturre etzakiat nolakue izengo huan baino gaur egun ikusteana patetikue iruitze zitek.Betiko lau katu gerturatzeituk zezenana bi potrokin ta gainontzeko danak zezena beaiena jiratzen ikusteako korrika hasteituk 500metroa eonda re (neu barne).Zuek etzaiat,baino ni aspertu eite nauk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu