Urtea lasterka bukatzeko proba

uztarria 2005ko abe. 29a, 17:12

Zapatuan (abenduaren 31n) korrituko da V. San Silbestre, Azpeitian, eta lehen aldiz hamar kilometro izango ditu

Biltzen den dirua 'Urola Kostako Hitza'-rentzat izango da

Aurten ere korrituko da San Silbestre lasterka proba Azpeitian, bosgarren aldiz, abenduaren 31n. Gainera, aurkezpenean esan zutenez, helduen mailan berrikuntza bat izango da: lasterketak beste urteetan baino 1,5 kilometro gehiago izango ditu; guztira, hamar kilometro.

Proba herrian nahiko berria den arren, gero eta korrikalari gehiagok hartzen du parte. Iaz 600 pasa izan ziren, nahiz eta eguraldia txarra izan zen.

Izen-ematea abenduaren 31 baino lehenago eginez gero, hiru euro kostatuko da, eta egun berean emanez gero, bost euro. Izen-emateekin bildutako dirua Urola Kostako Hitza laguntzeko izango da, iaz bezala.

Lasterkari txikienek emango diote hasiera, eta ondoren mailaz maila neurtuko dira izen emandakoak. Datuak:

Benjamin neskak. 700 metro. Ordua: 10:30ean.

Benjamin mutilak. 700 metro. 10:40.

Alebin neskak. 1.100 metro. 10:50.

Alebin mutilak. 1.100 metro. 11:00.

Infantil neskak. 1.300 metro. 11:10.

Infantil mutilak. 1.900 metro. 11:20.

Kadete (neskak-mutilak). 4.250 metro. 12:00.

Jubenilak (neskak-mutilak). 4.250 metro. 12:00.

Seniorrak (neskak-mutila). 10.000 metro. 12:00.

Sariak

Denera, hamar diru sari banatuko dira. Bost neskei eta beste bost mutilei.

Bestelako sariak Azpeitiko Aitzaki Kirolak dendan daude ikusgai, eta sari horiez gain, beste hainbat sari zozketako dira: Errioxako 50 ardo lote, Zumaiako Zelai Talasoterapian ordu eta erdiko sesioetarako 50 sarrera bikoitz, 20 urdaiazpiko, 20 sarrera Elgoibarko Mugerza Memoriala kroserako, eta Espainiako hotel batean lau eguneko egonaldi bikoitza. Guztira, 200 lagunentzat banatuko dira sariak, eta horietako asko zozkatu egingo dituzte.