EA: "Garbi daukagu Esklabetako eremua garatzea hobe dela"

Urola Kostako Hitza | Politika
2005ko abe. 23a, 17:12

EAko zinegotziek Esklabetako lurjabeen proposamenaz eta alkateak haiei emandako erantzunaz hitz egin zuten atzo (abenduk 22)

EAko zinegotziak: Mikel Ibarzabal, Kontxita Martija, Manuel Unanue eta Kandido Mitxelena.  Argazki originala

Udaleko Eusko Alkartasunako zinegotzien ustez, "Esklabetako lur eremua garatzea hobe da Etxebeltz-Izarra baino. Orain zazpi hilabete esan genuen bezalaxe, Udalak bertan lurrak dituelako". Atzo (abenduak 22) Alkartetxean prentsaurrekoa eman zuten gaiari buruz eurek duten iritzia emateko.

"Memoria eginez, guk bere garaian Esklabak... Udalak erosi behar zituela defendatu genuen. Udalak ez zituen erosi. Orain babes ofizialeko etxebizitzen premia larria dago. Ados. Zergatik? Urteetan ez direlako egin. Zergatik ez dira egin? EAJ urteetan agintzen egon da; ez dira egin eta orain presaka dabiltza. Guk autokritika egiten dugu, baina hor bateren bati begiratu behar bazaio, ez da EAri, beste batzuei baizik".

Babes ofizialeko etxebizitzen "premiari" irtenbidea emateko 19. (Esklabak) eta 20 (Etxebeltz-Izarra) lur eremuak aipatu dituzte Udalekoek. "Maiatzaren 5ean egin zen udalbatzarrean esandakoa berresten dugu. Etxebeltz-Izarrako lur eremuan etxebizitzak egiteko prozesua azkartzea erabaki zen orduan. Gu ez geunden ados. Udalak 19. lur eremuan, Esklabetan, lurrak zituela-eta han babes ofizialeko etxebizitzak egin zitezkeela esan genuen. Guk garbi genuen tramitazioa azkartzekotan bi eremuetan batera egin behar zela. Izarran 170 etxebizitza egiteko aukera zegoen eta 328 egitea onartu zen. Udalak hor ez du lurrik eta %10arekin gelditzen zen". Abokatu urbanistei galdegin diete EAkoek. "Abokatuen ustez, 20. eremuaren tramitazioak 8 hilabeteko iraupena balu, 19.ak 10ekoa luke. Bi hilabeteko aldea lukete. Urteetan ez denean ezer egin, zer dira bi hilabete?".

Etxeak eraikitzerakoan erabili beharreko irizpideez ere jardun zuten. "Bi eremuetan irizpide berdinak erabiltzearekin ados gaude gu. 50 etxebizitza hektareako da Udalaren irizpidea. Legeak hektareako 70 etxebizitza arautzen du. Baina alde batean lurjabeen lur guztiak kontutan hartzen badira baita bestean ere. Mendia sartzen dute lurjabeek 19. ean, baina han ez da eraikiko. Gaur egun Udalean aztertzen ari garen arau ordezkatzaileen arabera, San Migelen eraikitzea proposatzen da. Hori ez al da mendia?". EAkoen ustez Esklabetako lur jabeen proposamena ona da, "hobetu daitekeena". Mahai batean eseri eta hitz egin beharrekoa da. Negoziazioen berririk ez Etxebeltz-Izarrakoan Esklabetan baino lurjabe gehiago izanik zailagoa izango da akordio batetara iristea, EAkoen iritziz. "Udala Etxebeltz-Izarran inbertsioak egitekoa dela entzun dugu, guk negoziazio horietaz ez dakigu ezer". Udalak azkena atera eta etxez etxe banatu duen Azpeitiaren alde lanean aldizkariaz ere hitz egin zuten EAkoek, "Hilaren 2an, 13:30ean, jakin genuen Udalak hori atera behar zuela. Ordurako banatzen hasita zegoen. Zer da? Azpeitian Zer-en hilero azaltzen denaren bilduma. Zertarako? Denok dakigu zertarako. Eta Udalaren diruarekin... Gero aurrekontuetan zerbait egin nahi eta ez dago dirurik". Alkateak esandakoaz ere jardun zuten EAkoek. "Alkateak Ikasberrikoei esan die ‘fantasmak’ ez ikusteko. Gu, datu objetiboek kezkatzen gaituzte. Herrian hiru ikastetxe daude. Karmelo Etxegaraintzako eraikin berria egiten ari dira eta pozten gara. Iraurgi ikastetxea pribatua eta kontzertatua da, eraikin publiko bat erabiltzen du. Ikasberrikoek eurek egin eta ordaindu dute eraikina. Dirua ez dute denek berdin jasotzen eta tratamendua ez da berdina". "Lurjabeen prentsaurrean batek zioen, ‘Udalak 20. eremua bultzatzeko daukan interesean susmo bat dutela’. Azkena, lur eremu horren %15a erosi duena zein izan den jakitea proposatzen dugu guk. Hori jakinda igoal azalpenak topatuko ditugu", adierazi zuten EAkoek.

Bidali:  

Erantzunak

Beste bat | 2005-12-23 : 20:12

PNV eta EA elkarrekin daude udal gobernuan, baina berriz ere ez daude ados: oraongoan Esklaben kontuan.
Aurreko desadostasunak: kirol gunea, zaharren etxea...
Eta gereralean, EA Eztabaidagunean dago, EAk Kontseiluaren akordioa sinatu du...

Etxeak, norentzat ? | 2005-12-23 : 22:12

Azpeitin azkenengo 20 urteetan biztanle kopurua mantendu egin da, 13.000 inguru. Zergatik dago etxe gehiagon beharra biztanle kopurua ez bada hazi ?

EA... noraEZEAn! | 2005-12-23 : 23:12

Ba al du nortasunik EAk? Zein dira bere irizpideak? Zeren arabera hartzen ditu erabakiak? Zer lortu nahi du EAk? Zertan dabil EA? Posible al da testu ulergaitzagorik azaltzea? Orain Kaiton azalduko al zarete beste bakar-hizketa luze eta ulergaitzago batekin? Nolatan eta zergatik etxe promozio baten eztabaidan ikastetxeak aipatu? Ikasberri, beraiek ordaindu omen dute...JA, JA, JA! Zenbat diru ipini zuen udaletxeak? Zenbat kostatu zitzaigun Azpeitiarroi? Emango alditugu datu guztiak? Eman itzazue baina, DEN DENAK...

nik | 2005-12-24 : 12:12

Hori kaka daona, ez?

Kareto | 2005-12-24 : 16:12

Hau dek kareto gerautzatena.
Ah zer arpegi daukate batzuk.
E.A ko kontzejalak?
Azpeitiarren Kontzejalak ?
edo Pelotazos Muno Eta Ikasberriko Kontzejalak.
Herri ontan dana bale al da?

Harrigarria | 2005-12-25 : 10:12

EAkoek: "Memoria eginez, guk bere garaian Esklabak... Udalak erosi behar zituela defendatu genuen. Udalak ez zituen erosi. Orain babes ofizialeko etxebizitzen premia larria dago. Ados. Zergatik? Urteetan ez direlako egin. Zergatik ez dira egin? EAJ urteetan agintzen egon da; ez dira egin eta orain presaka dabiltza. Guk autokritika egiten dugu, baina hor bateren bati begiratu behar bazaio, ez da EAri, beste batzuei baizik".
Harrigarria: ez al daude beraiek aspalditik PNVrekin batera udal gobernuan? Ba EAkoak ere erantzule dira.

Ondo EA | 2005-12-26 : 11:12

Baina EAk esan egiten ditu pentsatzen ditun gauzak eta oraingo hontan ez hauteskundeen atarian. Gaur egun, marka da baina bera da udaletxean PNVren oposizioa. Ondo EA.

- | 2005-12-26 : 12:12

Ikasberri udalak paga zula?? hor beintzet gaixki eon haiz!! udalak ikastoliek pegak jarri besteik etzixkoan da iten. Plenue okupatzea zertako jun tzien ordun horren relaziyo ona bazeon???
Ta etxien kontuekin hasita, egiye da azpeitin etxeik ez dala behar, betiko lapurren eskutan daudelako etxe huts mordue, baino etzat ondo iruitzen ikasberri aldeko proiektuei olako oposiziyue itie izarra aldien etxiek inber dituben garayen, noski udalan kolaboraziyo "trapitxeruekin". IZARRA ALDIEN ETXEIK EZ!!

Korrupzion en Azpeitia | 2005-12-26 : 18:12

ya ferrari testarosa txuriye bakarrik falta dek

Espekulazioez | 2005-12-26 : 20:12

Ikasberrik-ta eta EAk emandako prentsaurrekoetan, bietan espekulaziotaz aritu dira. Uste det onartezina dela hori: edo esan zer dagoen (frogekin) edo bestela, ixildu.

Ondo EAk? | 2005-12-26 : 20:12

Orain azteseate 15%,Esan garbi txerrikeie daon o ez
Hainbeste urte lepotiken elduta Josemarikin eta esdezute ezer susmatu?
Batzuentzako udaletxetiken pasasie oso ondo etorrizako,bai zuen partido ortan.
Kontatu dana ,ez daukeu presa...

2.ari | 2005-12-26 : 21:12

Baliteke Azpeitian azkenengo 20 urteetan biztanle kopurua mantendu izana,baina biztanle kopurua hazi ez bada ere biztanlea bera hazi egin da,eta gurasoen etxetik joatea nahi du independizatu ahal izateko.

Axkoitira dijuen azpeitiar bat | 2005-12-26 : 23:12

Azkeneko urtetan eztala biztanlegue jiyo? Eta klaro, etxiek zenentzat ezta?
Hau ondoriyuek ateatzeituna zenbaitek! Hori esan duna jarri alda pentsatzen azpeitiar asko beste herri batzuta guezela azpeitin eztaolako etxeik eta daudenak garesti daudelako?
Nei pertsonalmente eztit ezer suposatzen, baino herri batentzat atzera pausu bat dala iruitze zat. Azkenien gazte askok aldeite baldinbaebe, poblaziyue asko zahartukoa eta horrek badakigu zer ekartzeun!

iker | 2005-12-27 : 13:12

12.enai erantzunde... Lehen jendie ez al huan independizatzen ala?¿? Zer dek, oraingo gaztion moda?¿ Ez ba, lehen ere jendiek gurasuen etxetik aldeite zian eta oain bezelako etxe premiye zaoan. Zein dek arazue? ba hik esan deken bezela, baina beste zentzu baten, biztanlie HAZI ein dala, alegia, diru asko muitzen dunik badaola azpeitin eta hoien erruz, etxebizitza huts mordue daola gure herriyen! Etxebizitza gehio ein? Ba agian egin beharko lirateke, baina lehenengo, etxe hutsen arazue konpondu beharra zeok! etxebizitza eskubide bat baldin badek, onarteziñe dek gazte gehienok gorriyek ikusten ai gean bitartien, udalak ezer ez eitie etxe huts hoiekin, iñolako mugarik jarri gabe eta horrela espekulazioari iñungo trabarik jarri gabe, espekulazioa bera zeharkako modu baten sustatuz. Udaletik hori saldu nai zigubek, arazo danak holaxe konponduko ditukela, etxebizitza berri gehio eraikite. Nik hola zerk jarraituko duen argi zaukeat: konstruktora eta beraien ingurukuen ikaragarrizko aberasteak. Hemen jendie forratzen ai dek arazo honekin ta hori gelditu beharra zeok YA! Hauen menpera bizitzera makurtu behar al gaituk? Udalai ez ziok axola... Zergatik? Ez diat uste azaldu beharrik dagoenik...
Ustelkeriari Stop!

EA ri galdera | 2005-12-28 : 10:12

Udaletxeko azken auteskundetan PNV kin batera joan zineten koalizioa eginez,baiña realidadea de elkarrekin gobernatu partez,opozizioa egiten dezuela zeren etzaudete adoz ezertan ere,nire galdera
zergitik jarraitzen dezue PNV kin batera? adoz ez bazaudete, pasa opoziziora eta kitto, eta utzi pantomimak egitea, gobernatu dezatela beraiek bakarrik
horrela "igual" nire botoa jasoko dezue, izan zaitezte pixka pixkabat koerenteak

galdera | 2005-12-28 : 10:12

zemat pagatu zuen Ikasberrik lur hoiegatik?

EA oposizioa? | 2005-12-28 : 11:12

A earra! Oin EA oposiziyuen omen dao! Gabon giruek burue nahastu ahal dizuen ala? Azpeitiko EA izengo da gobernuen eon ta gainea bere burue oposiziyo moduen aurkeztu nahi dun lehenengo taldie. JA! Gainea, ze alde dao izarra aldien etxiek ein edo ta esklaba aldien eitie? Inorrek esaten al du batien ein in ber diela ta bestien ez? Ez al da izengo etxiek lenenak eiteitunak errezo ta garestiyo salduko ditula? Ta gero zer? bestaldien? Ta ondoriyo bezala Loiolabide dana etxez beteta eta promotorak ta konstruktorak poltxikuek beteta? Loiolabiden 1500 etxe geyo eginda, Azpeitin zenbat etxe huts geldiuko lirateke?

Etxe hutsek! | 2005-12-28 : 20:12

Etxe hutsen asunto horrek graziye eite zeak! Etzekiat zenbat etxe huts daudela, gora ta bera, ta gero danak eostea jute gaitukenien, etxe berriye nai diau! Nik neuk behintzat, dauden preziyuen, berriye naiyo diat!
Ta gauza bat esangoiyat, Azpeitin bigarren eskuko etxe baten preziyuen, azkoitin berriyek eon dituk!

18.ai ikerrek | 2005-12-28 : 23:12

graziye eite al dik? pozten nauk hireatik. Etxebizitza faltaren arazuek gaztiok arduraz beteta gaituen hontan, bada parre eiteunik... (ta gaztiok esateiat, gehienbat geuk pairatu ber izaten diagulako arazo hau, baina ez dizkiat ahaztu nahi horren "gaztiek" izan gabe, egoera iguelin daudenak, asko ta asko baidituk!)
"danak eostea jute gaitukenien, etxe berriye nai diau!". Hemen guk eskatzen diagune (ta gure eskubidien gaudela etzak ahaztu), etxebizitza duin bat baino ez dek. Lehen eskukue? Bigarren eskukue? Agian, hik hoien artien aukeratzeko gaitasun ekonomikue eukikoek. Nik ta beste askok ez. Daonakin konformau ber! Ta zer zeok? Ezerrez! Zeba? Etxe hutsei ez zaiek irtenbideik ematen, ez dituk merkaturatzen, beraz, merkaturatzeituken bigarren eskuko pixuen preziyue iyo eitek, demanda haundiyo dalako. Pixu berriyek ein? Dauden preziyota, betiko jendien esku geraukoituk ta hoietako asko, etxe huts bihurtuko dituk denbora batea. Azkenien ze? Bai bigarren eskuko zein pixu berriyen merkatue betikoen menpe geratzek ta haiek manejatzeiabe nahi diaben bezela.Pertsonen beharrekin ezin dek jolastu! Ta etxebizitza, gizabanakoaren eskubide aitortu bat da!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu