Gabonetako egitaraua eta Ibaetako dokumentua aurkeztu ditu Azpeitiko Topaguneak

Uztarria | Politika
2005ko abe. 23a, 16:12

Euskal Presoak Euskal Herrira Topaguneak Gabonetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu: gabon eskea, urteberri eguneko brindisa eta Erlora igoera...

Ibaetako dokumentuak hainbat herritarren atxikimendua jaso du

Atzo, Topaguneko kideek egin zuten agerraldia.  Argazki originala

Euskal Presok Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak Gabonetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Bihar (abenduak 24) Topaguneko kideak gabon eskean aterako dira, eta ondoren 19:00etan Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean elkarretaratzea deitu dute. Era honetan Gabonetan ere herriko preso politikoak (Joseba Segurola Xegu, Juan Karlos Azpitarte Paterra, Xabier Etxeberria Txapi, Jabi Agirre, Gotzon Aranburu eta Maider Egiguren), iheslariak eta deportatuak gogoan izan nahi dituzte.

Gabonetako egitaraua:

Abenduak 24 (bihar)
15:30ean. Gabon eskea.
19:00etan. Euskal Presoak Euskal Herrira elkarretaratzea herriko plazan.

Abenduak 30
19:00etan. Maindire ilara bariantean.

Abenduak 31
11:00etan. Donostian, Martutenera martxa, Atotxako Epaitegitik abiatuta.
19:00etan. Manifestazio isila igerileku aurretik hasita.

Urtarrilak 1
01:00etan. Urtea hasteko preso eta iheslarien aldeko brindisa.
09:00etan. Erlora mendi irteera, herriko plazatik abiatuta.

Urtarrilak 7
Euskal presoen aldeko manifestazio nazionala, Bilbon.

Ibaetako dokumentua

Gabonetako egitarauaz gain, Azpeitiko Topagunea Ibaetako dokumentuaren aldeko atxikimenduak jasotzen ibili da herrian. Dokumentuak, euskal preso politikoentzat hainbat eskubide aldarrikatzen ditu. Hala-nola, osasun eskubidea, hezkuntza eskubidea, komunikazio eskubidea, amatasun eta aitatasun eskubidea, Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko eskubidea...

Azpeitian Ibaetako dokumentuari atxikimendua eman diotenen zerrenda:

.1-Mikel Aranburu (futbol jokalaria)
.2-Mikel Labaka (futbol jokalaria)
.3-Asier Oiarzabal ('Iroman'-eko parte-hartzailea)
.4-Koldo Aldalur (kazetaria)
.5-Iñaki Bergara (aktorea)
.6-Jexux Mari Errazu (mendigoizalea)
.7-Ibon Azkune (mendigoizalea)
.8-Gorka Karapeto (eskalatzailea)
.9-Leire Agirre (eskalatzailea)
.10-Imanol Badiola (erremonte jokalaria)
.11-Pello Aizpuru (erremonte jokalaria)
.12-Ion Etxeberria (erremonte jokalaria)
.13-Urko Etxeberria (erremonte jokalaria)
.14-Matxin III.a (erremote jokalaria)
.15-Matxin IV.a (erremonte jokalaria)
.16-Igor Agirrezabala (erremonte jokalaria)
.17-Andoni Aranaga (txirrindularia)
.18-Kepa Peñagarikano (pilotaria)
.19-Jokin Uranga (bertsolaria)
.20-Imanol Lazkano (bertsolaria)
.21-Beñat Lizaso (bertsolaria)
.22-Imanol Lazkano (bertsolaria)
.23-Joxe Luis Gorrotxategi (bertsolaria)
.24-Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe (bertsolaria)
.25-Laxaro Azkune (kazetaria)
.26-Jose Luis Otamendi (idazlea)
.27-Pako Aristi (idazlea)
.28-Xabier Aldai (idazlea)
.29-DJ Ulea (musikaria)
.30-Urrestillako musika taldeak
.31-Triku Elkarteko musikariak
.32-Nazkau ez musika taldea
.33-Erniarraitz Bertsozale Elkartea

Bidali:  

Erantzunak

galdera ? | 2005-12-24 : 17:12

Eta Anoetako dokumentua nortzuk kaleratu zuten?

- | 2005-12-26 : 12:12

ANOETAko proposamena batasunak plazara zun, bake prozesu baten bidie gutxi gorabera nolakue izenberko lukeen agertze zalarik bertan, betiere batasunan ustez. Ta IBAETAko dokumentue sindikatu ta gizarte arloko erakundiek plazarau debe, ALDERDI POLITIKUEK EZ!! ta bertan presuen giza eskubidiek (herritik gertu eotie, tratu txar edo torturak bukatzie,ikasteko eskubidie...) ta eskubide politikuek (bake prozesuen zeresana eukitzie,beraien mintzakidetzakien biltzie ,..) eskatzeitube.

ataitik | 2005-12-26 : 19:12

1ai erantzuten ,hi ibaetako manifestuatik ari gaituk ta ibaeta manifestu euskal preso politikun eskubide zibil eta politikuk errespetatzin oinarritzek ,alegiye beste ainbat eragile bezela euskal herriyen irikitzean edozein prozesutan parte hartzeko eskubidie ESTATUS POLITIKOA ORAIN GORA EUSKAL BORROKALARI BAHITUAK
Anoetako proposamena batasunak aurkeztutako gatazki gainditze bidien eginiko ekarpen politiko berritue dek

ZE JENDE GUTXI ! ! ! | 2005-12-27 : 12:12

HOR KRISTON JENDE ZERRENDA LUZIE ZEOK IBAETAKO DOKUMENTUKIN BAT EITEN DUNA, BAIÑA ARGAZKIYEN ZE JENDE GUTXI IKUSTEAN, ETA GAIÑEA BETIKUEK.

Biba zuek! | 2005-12-28 : 11:12

"Eta gainea betikuek! Ze jende gutxi!!!" Badago jende mota bat preso eta iheslariak duten babesa ikusi ondoren babes hori erlatibizatu nahi izaten dutenak. Eta berdin zaie hori nola egiten duten. Argazkian jende gutxi ikusten omen du, ba ez da izango kopuruarengatik 14 pertsonako prentsaurrekoak Azpeitian asko e zdirelako izan. Eta ondoren koletila, jakinik lehenengo argudioak ez duela etorkizun handirik, "ta gainea betikuek". Herrian urteak joan urteak etorri presoen alde egiten jarraitzen duten jende bat egotea gauza txar bat izango balitz bezala. Irakurri ezazu gertatzen ari dena barnean duzun gorroto hori gabe. Urteetan jarraitzen dute preso eta iheslarien eskubideen alde, eta gero eta herritar gehiago ari zazizkie elkartzen.Argazkitik kanpo gelditu nahi?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu