Kirolariei saria

Urola Kostako Hitza 2005ko abe. 22a, 11:12
Kirolariak eta Udaleko arduradunak, atzo.

Guztira 21 kirolarik jaso zuten saria, batzuk herriko taldeetan ari direnak, eta beste batzuk kanpoan (Urola Kostak Hitza)

Kirolaririk onena, Xabin Aranaga lasterkalaria

Atzo (abenduak 21) banatu ziren udaletxean Azpeitiko 2005eko kirolaria sariak. Jende asko bildu zen batzar aretoan, eta kirolarien senide eta lagunez gain, argazkilari mordo bat ere izan zen.

Urtero bezala, Azpeitiko kirol elkarte bakoitzetik kirolari batek jaso zuen bere saria urtean zehar egindako lanagatik. Kanpoko kirol elkarteetan aritzen diren herriko kirolariek ere jaso zuten saria.

Guztiak ziren Azpeitiko 2005eko kirolaria sarirako hautagai egokiak, baina bakar batentzat zen saria, eta Xabin Aranaga korrikalariak jaso zuen. Maratoian urrezko domina lortu zuen Donostian aurten jokatu den Beteranoen Munduko Atletismo Txapelketan, 35-40 urte artekoen mailan.

Denis Uzin gogoan

Ekitaldiari amaiera emateko alkateak hitz batzuk egin zituen, eta duela egun gutxi herrian hil den Denis Uzin kirolari gaztea izan zuen gogoan.

Kirolgune berria ere aipatu zuen, eta zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz asteburuetan ere kiroldegia irekitzeko asmoa dutela azaldu zuen.

Amaitzeko, herriko kirolari guztiak kirola egiten jarraitzera animatu zituen.

Kirolariak

2005eko kirolaria saria

Sabin Aranaga korrikalaria.

Aipamena jaso duten kirolariak

-Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Iñaki Zubizarreta.
-Azpeitiko Areto Futbol taldea: Santi Calviño.
-Lagun Artea Eskuderia: Gorka Apalantza.
-Azpeitiko Karate Elkartea: Christian Murillo.
-Xeye Atletismo Taldea: Agustin Jimenez.
-Lagun Onak Futbol Taldea: Josu Aranburu.
-Ilunpe Pilota Elkartea: Jurgi Larrañaga.
-Kimura Judo Taldea: Asier Aramendi.
-Ikasberri Kirol Elkartea: Aitor Larrañaga.
-Izarraitz Igeri Elkartea: Alex Epelde.
-Nuarbe Sokatira taldea.
-Azpeitia Motor Kluba: Pello Eizagirre.
-Iraurgi Saskibaloi Elkartea: Garikoitz Iparragirre.

Herriko kirol elkarteetatik kanpoko kirolari azpeitiarrak

-Atletismoa: Nerea Etxeberria.
-Gimnasia Erritmikoa: Haizea Etxeberria.
-Igeriketa: Alex Arrieta.
-Arrantza: Javier Alberdi.
-Futbola: Oinatz Elustondo.
-Zesta punta: Aitor Gorostola.