'Preso bat Gara bat' mus txapelketa ostiralean

Askatasuna 2005ko abe. 21a, 00:12

Abenduaren 23an (ostirala) Preso bat Gara bat mus txapelketa jokatuko da Azpeitian

Korrale eta Orkatz tabernetan, lau errege eta lau usteletara (21:30)

Urtea amaitzeko Preso bat Gara bat mus txapelketa jokatuko da Orkatz eta Korrale tabernetan. Ateratzen den dirua herriko presoei laguntzeko izango da.

Mus txapelketa 21:30etik aurrera izango da. Izen-ematea 15 euro dira, eta sariak hauek izango dira:

  • 1. Txapela eta afaria.
  • 2. Materiala eta afaria.
  • 3. Afaria.

Izen-ematea Txarrantxa, Etxe Zuri, Orkatz, Amaia, Zuhatz, Neguda eta Urtzi tabernetan egin daiteke. Komenigarria da izena aurretik ematea, baina ostiralean bertan apuntatzea egongo da.

Parte hartu!