Alkateak Esklabetako lurjabeei erantzuna eman ziela argitu du

Urola Kostako Hitza | Hirigintza
2005ko abe. 16a, 13:12

Udalak jarritako hiru irizpideren eta hartutako erabakien berri irailaren 28an eman ziela azaldu du alkateak (Urola Kostako Hitza)

Julian Eizmendi, alkatea  Argazki originala

"Irailaren 28an udaletxean bildu nintzen Esklaba inguruko lur-jabe guztiekin, Luciano Soraluzek (Promociones Leku-Eder SA) egindako proposamena aztertzeko eta, nire aldetik, Udalak gaiaz dituen plan-teamenduak egiteko", azaldu zuen atzo Julian Eizmendi alkateak.

Udalak, lur-jabeei emandako erantzunean hiru irizpide azaldu zizkien. Leku-Eder Promozioak-ek, Udalaren ustez etxe gehiegi egin nahi ditu. "Etxebeltz-Izarran hektareako 50 etxebizitza egitea erabaki zuen Udalak (nahiz eta hektareako 75 etxebizitza egiteko aukera egon). Loiolako hiribidea dugu herrian toki ederrenetakoa eta zaindu egin behar dugu, etxebizitza gehiegi egin gabe. Loiolako hiribidearen beste aldean ere, Esklaben ingururako, irizpide berbera erabiltzea da gure helburua, hau da, 50 etxebizitza hektareako. Azpeitiko arau urbanistikoen errebisioa prestatzen ari den taldeak, Esklaben aldean 450 etxebizitza izan daitezkeela proposatu du", esan zuen Eizmendik. Leku Eder-ek area horretan 664 etxebizitza eraikitzea proposatu du ordea. "Hori gehiegizko masifikazioa da, hektareako 50 etxebizitza egitearen dentsitate-irizpidea hausten du, gutxigorabehera %48 etxebizitza gehiago egitea aurreikusiz". Leku Ederrek, hektareako 43 etxebizitza egingo dituela zehaztu du: "Nola izan daiteke hori, dezente etxebizitza gehiago egin eta dentsitate txikiagoa izatea? Leku-Ederrek Esklabetan bere jabetzako mendixka bat sartu du, gaur egun nekazaritzarako izendatuta dagoen 35.000 metro karratuko lur eremua". Alkatearen iritziz, horrela bi helburu lortzen ditu Leku Ederrek: "Batetik, etxebizitza dentsitatea jaistea, baina masifikatuz, mendiaren maldetan ez baita eraikiko. Eta bestetik, enpresak aprobetxamenduetan izango zukeen kopurua handitzea, lur eremu horretan dituen metro karratuak ia bikoiztuz". Udalaren bigarren irizpidea, lurraren kalifikazioa da. Alegia, Leku Ederrek Esklabetako eremua mixtoa izatea proposatu du, hiritarra eta hiritargarria. Hiritarra den lur eremuan, %80ak etxebizitza libreak dira eta %20 babes ofizialekoak. Lur hiritargarrian, ordea, %35 etxebizitza libreak eta %65 babes ofizialekoak. "Leku Ederrek proposatutakoa Aldundiaren hirigintza saileko ordezkariek behin baino gehiagotan adierazi diguten iritziaren aurka dago. Arau Urbanistikoei behin betiko onarpena emateko ahalmena duen Aldundiak adierazten du, Esklabetako lur eremu horrek hiritargarria izan behar duela. Gaur egun sistema orokorretarako lur hiritargarria da, eta egiten ari garen arauen berrazterketan etxebizitzarako lur hiritargarria bezala izendatu nahi da. Beraz, proposatutako etxebizitza libre eta babesekoen arteko erlazioa ez da bidezkoa".

Zergatik Etxebeltz-Izarra?

Etxebeltz-Izarra lur eremuaren tramitazioa Udalak zergatik aurreratu duen ere azaldu zuen alkateak. "Egia da Esklaben eremuan Udalak lurrak dituela eta Gizarte Zentro bat egiteko helburuarekin erosi dituela. Baina, kontuan harturik etxebizitzak egiteko premia larria dagoela, batik bat babes ofizialeko etxeen eskaria betetzekoa, etxebizitzak egitera bideratutako etxebizitzarako lur eremu hiritargarri baten tramitazioa azkar egin behar zen. Helburu hori Etxebeltz-Izarra lur eremuan errazago bete zitekeen, etxebizitzarako lur hiritargarri bezala izendatuta zegoelako, eta horrek esan nahi du gaur-gaurkoz hor etxebizitzak eraiki daitezkeela. Baina Esklaba aldean, kalifikazioa aldatu egin beharko zaie etxebizitzak egiteko, eta aldaketa ezin da bat batean egin, tramitazioa eskatzen du eta hori gaur egunean egiten ari garen Arau Osagarrien berrazterketaren barruan egin behar da".

Hiru irizpideak lur jabeei azaldu zizkiela esan zuen alkateak: «Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ordezkariek ere ez dezatela erantzun horretan beste irizpiderik ikusi eta ez daitezela garai bateko mamurik berpizten saiatu, ez baitago horrelakorik. Lurren jabe eta promotore gehienek nahi izaten dituzte herriari dagokion etxebizitza kopurua bere jabetzako lurretan eraikitzea. Hori da beraien helburua. Baina Udalari dagokio herriaren garapena ahalik eta irizpide egokienekin egitea, hiri-antolamendu eta kalitate irizpide egokienekin, eta irizpide horiek, jakina, ez dira beti interes pribatuekin bat etortzen».

Honen harira:

Bidali:  

Erantzunak

Batere ez | 2005-12-16 : 19:12

Alkateak: "Loiolako hiribidea dugu herrian toki ederrenetakoa eta zaindu egin behar dugu, etxebizitza gehiegi egin gabe".
Esan beharko luke: "Loiolako hiribidea dugu herrian toki ederrenetakoa eta zaindu egin behar dugu, etxebizitzarik gabe". Zergatik egin behar dira? Ez al dago beste ideiarik herrirako? Hori errazera jotzea da.

Oso Ados | 2005-12-17 : 14:12

Alakteak "Loiolako hiribidea degun herriko leku
ta zaindu egin behar dugu".
Zer diegu ba herritarrek loiolako hiribidiei buruz?
etxik nahi al ditugu hor eo ya kontzintziaute gaude
hor daukeun natur altxorra bedi mantentzi nahi deula?
hor etxik in ezkeo,gero danak damutuko ye,esanez,
"etzizteaben inber".oindiz garaiz zeok udala ta herritarrak
konturatzeko azkenengo eremu berdi dala herriyen bertan,
ta beste erabilpen bat eman ezkeo Azpeitiyen
izaera ta istoriye betiko aldakoikela,parke naturtal
aundi bat izeteatik datozen belanaulditako eo etxik
in ta ya dana etxez bete ta kitto.Ainbat leku berdiek
zaudek iparraldin Abaddie ingurue eo angelun(anglet)
kriston berdeguni zakeabe herritarrak despejatzeko ta bizitzeko,
eo Aian beste lorategi aundi hori.
Ta hiru herri oyek azpeitiyen baino biztanle gutxiyo
zazkeabe.
Asko al da eskatzie ta konturatzie hor e parke naturala in leikela ta ez tala
ezer gertako etxe kopuru hori hor ez iteatik,ta hor
parki iteko oingo ta etorkizuneako kriston abantaile
iengo ala azpeitiarrentzat,alde danetatik beitute,
bizi kalitate aldetik,ta azpeitiye bea karakteristika
berri horrekin leku bezela baliyo aundiyoku bihurtko a,
ta hori gutxi balitz Eizmendik hori inda kriston
adaketa ona ingo ziyon herriyei oin ta etorkizuneako.

Akatsa | 2005-12-17 : 15:12

Loiola aldea etxez jostea (niri berdin hektareako 50 izan edo 75; hori etxez jostea da) egundoko akatsa izango da. Leku ederra degu, berdea, naturala... Udalaren porrotaren seinale da. Ez du asmatu herria beste alde batera hazten. Ez du jakin izan Martxial herritik ateratzen. Ez du jakin izan Landeta aldea uzten eta Urrustil aldera eamaten enpresak. edo Juan XVIII aldea husten.
Eta galdera: eta Azpeitian erdi-erdian ditugun bi komentuekin ez al degu ezer egin behar? Klausuratakoa hor egotea, barruan dozena bat moja direla, egia esanda herritarroi errespeturik ez izatea da. Baserriak botatzen dituzte errepideak egin behar dituztelako. Klausurako komentu horrek ba al dakizue zenbat metro koadro ditun? Herriak alde horretara hazi behar du. Erreza da Loiolara jotzea baina akatsa.
Kontuz ibili daitezela udaleko arduradunak: azpeitiarron puntu flakoetakoa da Loiola eta etxez betetzen baduzue, babesa galdu dezakezue. Jakina, oposizioak ere lan pixket egin behar hortako.

galdera bat | 2005-12-17 : 19:12

nik zea jakin nahiko nuke, aukera errealik ba al dago martxial noizbait herritik ateratzeko? hori egundokoa litzateke. azpeitiaren kokapena nahiko irekia eta txukuna dela deritzot. paisaia polita dugu inguruan baina martxial ikusten dut gero eta... langileak izorratu gabe egitea nahiko nuke ala ere, hau da, heurek lanpostuak ez galtzea.

3garrena ez tabil gaixki | 2005-12-18 : 13:12

esateunin loiola azpeitiarren puntu flaku dala,ta orrez
gain,azpeitiarrak ez gea "escandalito" publiko zaliek,
baino beak iragarri dun bezela,akatsak beste modu
batea ordaintzeye,ta proiekto hori in leiken akats aundiyena da.
herriyentzat.
Hor berriz martxial aipa debe,ta ain zuzen logikuna da
jende askok azpeiti erdigunetik kanpoa mugitzeko,
ze emateu gauz ezinezku ta oso konplikaue dala.nik
ez tet uste ez tala ez konplikaue ta ezta ezinezkue,bakarrik,
horrek dakarren molestiye ez tebela nahi ganin jasatie.
hirugarrenak baite aipa du udalak ez tula jakin izen
landeta uzten,ta oso azertaue dabil,ze ain zuzen,
litafar ta daon poligono berri berri hori oso laue da
ta martxiel lekuz aldatzez aparte,hor etxebizitza
dexente iteko aukeri zauen,baino horren partez poligonu
in zeben,ta nik ustet garaye dala poligono mota oyentzat lasao aldi
erabiltzeko.Loiolabiden eraikitzeko plan hoyek
aorru geyo emate ibe jakinda oindik badaola azpeitiyen
eraikitzeko lurre horrez aparte,ta udalak ainbeste
apatzen ai dan etxebizitza sozialantzat,adibidez
Letona ta esso gasolinera tarteko bedegune
hortan seuru ondo planifikaute loiolabiden iti nahi dituzten
exebizitza sozial kopuru gutxiyenez kabitze ala.
Zeba ez tu udalak momentun lautada
hori erabiltzen auzo berri residentzial ta proteziyoko
exe txukunek iteko loiola zuntxitu partez? jendik aldamenin txaletak
iteuba alde hortan,senaile gustoa daudela.
Eo landeta hiribidin hasieran errezildik
etortzen baratzak daude oso aundiyek,hiribidin
alde baten.Zeba hor baratza hoyek alperrik euki
hor ezerre inbe
ta gero loiolabide izurraitzi nahi etxez josten?
ba iuel politika errexa gutxi pentzutekue ta loiola
dauken ondasune bate kontun ez tebelako artu,
ta emateunez loiolabiden altxorra bi piper inporta zakobela,
ez tet esaten oinguek,baizik oin arte eon dienak,ta oin
daudenak ba errelebo beltz ta suntxitzaile hori
artu debe.Ba bada garaye idea txar txar ayek aldatzeko.
arrekuk idea batzuk emateatik,ze baite herriyen hiru
kanpo fuol daude entrenatzeko bakarrik,garmendipe
2garrena 3garrena,ta goena.herriyen hiru
kanpo oyek jarraitu ber baebe,bearrezkuk dielako,zeba
ez zikire hirurek loiolabideko lautada eman tenis pistekin
batea,izarrako atzeko aldien,ta aurreko aldin ba espaloie
zabaldu ta tartien zuhaitzek ipini.
ta oin dauden lekuei loiolabideako nahi dituzten eabilpenak eman.mile aldetatik
ikusite errex ikustea ez tala bearrezkue
loiola etxez jostie,ta horra hor irtenbide errex bat.
ze zelai artifizialeko kanpo bat,bale,ta beste biyek
arrizkuek konsolidaute badaude,ta hiru bearrezkuk badie baie,alde
earra hiru belar artifizialezkuk eoti elkarrekin,bi arrizkuk
mantendu berrien.oin dauden bezela.
Ze barkaezine izengo zana udalai da,loiolabide
etxez josti nai izetie,ta gero inoi axola etzakon herriko
beste lur sail batzuk,zelai artifizialeko kanpue,
tenis pistak ta Goenako fuol zelaie aldiz konsideratzie
leku oyek natural gera berdebela,lolabide partez.
Bi ta bi lau die,ta beti izengoye.

tarari ke te bi. | 2005-12-19 : 18:12

uzin neretzako da Azpeitiko Gugenheim!! batematek beñe beirau al diyo ondo ondo uziñei?? ni kamiñotik pasatzen naizenien ta tubo zar haundi hori neure gañin ikusten detanin... eneeee... pentzatzet. hau hamen jarri zunak'e... bere garayen herritik kanpoa eongo zan, baño ya dao herriyen barruen hortxe zut. uztarrian ibili zan kultur etxien goraberie ta batematen attau zun uzin lekuz aldatzen bazan, fabrika bota berrin, txukundu bat eman ta bertan itie. idea galanta iruitu ziten. ta etxiek...
etxiena... goorra da geo!! etxe berriyei preziyuek pixket baño geyo jetxi ta gaztiek animauke zien erostea baño zein sartzea 40, 50, 60 kilotan?? Alkatie??
loiolako rektie daon bezela laa berko leukebe!! Nahiko etxe ein die ta!! len holako politte zan azautzeneko baserriye ta zauken zelaye... la letxe zeate!! laste azpeiti ta azkoiti bat eingo die ta orduen izingo die komeriyek galantak.
baño hamen protestan ibiltzie alper alperrik da. goiko hoyek nahi debena iten debe ta.
gauze bat eingo deu. Arriako (alkatie bizi dan auzoe) ziero dana bota ta han eingo diteu loiolabiden ein ber dien etxiek ta gañea gaztientzako moduko preziyotan. ze iruitzen??

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu