Aurten San Silbestreko probak, hamar kilometro

Uztarria 2005ko abe. 14a, 19:12
V. San Silbestre lasterketa aurkerpena.

Abenduaren 31n izango da, Azpeitian

Atzo aurkeztu zuten herri lasterketa Azkoiti-Azpeiti Xeye Atletismo Taldeko kideek

Aurten ere korrituko da San Silbestre lasterketa proba Azpeitian, bosgarren aldiz, abenduaren 31n. Gainera, berrikuntza batekin: lasterketak beste urteetan baino 1,5 kilometro gehiago izango ditu; guztira, hamar kilometro. Azkoiti-Azpeiti Xeye Atletismo Taldeak atzo (abenduak 13) aurkeztu zuen.

Izen-ematea abenduaren 31 baino lehenago eginez gero, hiru euro kostatuko da, eta egun berean emanez gero, bost euro. Izen-emateekin bildutako dirua Urola Kostako Hitza egunkaria laguntzeko izango da, iaz bezala.

Lehengo urtean 600 lasterkaritik gora irten zuten.

San Silbestre lasterketa

Ezaugarriak

Egun eta herria. Abenduak 31, larunbata. Azpeitian.

Mailak eta bakoitzaren irteera ordua.

Benjamin neskak. 700 metro. Ordua: 10:30ean.

Benjamin mutilak. 700 metro. 10:40.

Alebin neskak. 1.100 metro. 10:50.

Alebin mutilak. 1.100 metro. 11:00.

Infantil neskak. 1.300 metro. 11:10.

Infantil mutilak. 1.900 metro. 11:20.

Kadete (neskak-mutilak). 4.250 metro. 12:00.

Jubenilak (neskak-mutilak). 4.250 metro. 12:00.

Seniorrak (neskak-mutila). 10.000 metro. 12:00.

Izen-ematea

Lekuak

Dendak. Plaza Berri Sport (Azkoitia), Aitzaki Kirolak (Azpeitia).

Hitzaren egoitzak. Zarautzen (Zelai Ondo 23 behea) eta Azpeitian (Julian Elorza hiribidea, 4 behea).

Interneten. www.herrikrossa.com webgunean.

Sariak. Lehenengo postuetan sailkatzen direnentzat diru saria egongo da. Eta partaide guztien artean bidaia txartelak zozkatuko dira.