Zine Klubaren azken Gabonetako Zikloan 12 film emango dituzte

Urola Kostako Hitza 2005ko abe. 9a, 11:12

Abenduaren 22tik 30era bitartean egingo duten zikloa Azpeitiko Zine Klubak antolatuko duen azkena da (Urola Kostako Hitza)

Soreasu berritzeko proiektua dela-eta, Azpeitiko Zine Klub taldeak bere jarduera bertan behera utziko du Gabonetako Zikloa antolatu ondoren. Abenduaren 22tik 30era bitartean 12 film emango dituzte haurrentzat eta helduentzat. Umeentzako emanaldiak arratsaldeko 17:30ean izango dira, eta helduentzakoak, berriz, gaueko 21:30ean.

Gabonetako zine zikloa lehenengo aldiz 1984. urtean egin zuen Azpeitiko Zine Klub taldeak, baina ez zuten urtero antolatu 1990 arte. Ordutik aurrera urtero egin dute, eta beti eman izan dituzte haurrentzako eta helduentzako filmak, herrian estimazio handia duen ekimena bilakatuz.