'Liliput II' erakusgai

Uztarria.eus 2005ko aza. 30a, 17:04

Gaur, asteazkena, azaroak 30, Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak eta Peru Bazako Gipuzkoako Aldundiko Foru Administrazioaren kalitateko diputatuak, Udalaren jabetzako 1932ko motoponparen inguruko hitzarmena sinatu dute, suhiltzaileen parkean. 1932ko apirilean Azpeitiko Udalak, Magirus enpresa alemanariarrari suhiltzaileentzako motoponpa erostea erabaki zuen. 12.943,6 pezeta ordaindu zituen Udalak motoponpagatik. Orain Udalak ponpa Aldundiari utziko dio eta hau Azpeitiko suhiltzaileen parkean egongo da erakusgai. Orain dela 10 urte inguru arte erabili izan dute bolondresek motoponpa hori.