Gazteria aurrera!

Garikoitz Mendiola (Azpeitiko Gaztetxetik) 2005ko aza. 26a, 12:11

Azpeitiko Gaztetxetik Zarauzko Gaztetxeari babesa eman nahi izan diote

Herririk herri gazteok ari gara gazte problematika lantzen, sistemak ezartzen dituen baloreei alternatibak jartzen, azken finean gazte iniziatibaz eta antolakuntzaz gauzak sortzen, lantzen eta ikasten. Horretarako ezinbesteko tresna da gaztetxea, guzti hau lantzeko aukerak eskainiko dituen autogestionaturiko gune baten beharra baitago. Lortzeko bideak ezberdinak dira, baina guztioi zilegi eta herriz herri dagokiguna lortu arte gazteok ez dugu etsiko. Bidean oztopoak ugariak izango dira, eta batzuk beti saiatuko dira gezurren eta errepresioaren bitartez guzti hau geldiarazten. Baina gazteriak oztopoak gainditu izan ditu eta gaindituko ditu.

Zarautzen ere hainbat gazteren ekimenez eraikin huts bat okupatu da. Gaztetxe bat jaio da, gazteriaren ametsak egi bihurtuko dituen gune bat ireki da. Herritarren babes osoa, gazteen parte hartze zabala, atzoko, gaurko eta biharko ekimen jendetsuak, herriari bizia emanaz herriarentzat lanean...

Jakin ezazue, bidaia honetan Azpeitiko gazteok zuen bidailagun izango garela, eta gure babesa duzuela. Zorionak Azpeitiko Gaztetxetik eta aupa zuek! Eutsi gogor!