Eraso sexistei aurre egitera deitu dute

Urola Kostako HItza 2005ko aza. 21a, 13:11

Izarraitzpeko Sorginek eta Azpeitiko Bilgune Feministak ostiralean, azaroaren 25ean, elkarretaratzera deitu dute, 19:30ean, plazan (Urola Kostako Hitza)

Izarraitzpeko Sorginek eta Azpeitiko Bilgune Feministak "eraso sexistei aurre" egitera deitu dute. Ostiralean, azaroaren 25ean, Eraso Sexisten Aurkako Eguna da, eta egun horretan bertan *Erasotzaileei kaƱa! Eraso sexistarik ez!* lelopean elkarretaratzera deitu dute, 19:30ean, plazan.

"Iritsi da azaroa eta tamalez, urtero bezalaxe, emakumeen aurkako indarkeriak sortzen dituen zifren inguruan hitz batzuk egin beharrean gaude. Aurten dagoeneko bederatzi emakume izan dira Euskal Herrian indarkeri sexistaren ondorioz erailak. Horiek guri heldu zaizkigun kopuruak dira, baina ezin dugu ahaztu izeberg-aren punta honetan eraso sutil, ez hain sutil, bortxaketa eta beste erailketek osatzen duten pandemia ezkutua", diote.

Sorginen eta Bilgunekoen ustez ez da nahikoa egiten erasoekin bukatzeko: "Erakunde eta botereetatik hain ondo saldu diguten sexuen arteko berdintasun formalak hainbat eraso ezkutatzen dizkigu, arazoa erabat larrituz. Jendeari zuzentzeko galdera bat sortzen zaigu: zer neurri ari gara ezartzen erailketa hauekin bukatzeko?. Dirudienez, denbora gehiago gastatzen dugu elkarretaratzeak egin eta itxurak mantentzen, aurrehartze proiektuak eta emakume erasotuentzako baliabide errealak ezartzen baino".