Azpeitian 291 lagunek eman dute izena Behobia-Donostiarako

Uztarria 2005ko aza. 11a, 15:11

Hilaren 13an izango da 20 kilometroko lasterketa ospetsua

Azpeitian Aradi kirol dendan zegoen izen-emate tokia

Behobia-Donostia lasterketan 291 lagunek eman dute izena Aradi Kirolak dendan, iaz baino 65 lasterkari gehiagok. Azken lau urteetan Aradin 200-240 tartean ibili izan da parte-hartzaileen kopurua, baina aurtengoan zenbateko horrek nabarmen egin du gora. Aradin izena ematen duten lasterkariak Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoakoak izan ohi dira. Azaroaren 13an (igandea) da lasterketa ospetsua, 20,2 kilometrokoa, 11:00etan hasita.

Behobia-Donostiaz gehiago jakin nahi izanez gero hemen klikatu

Aurreko urteetan Behobia-Donostian azpeitiarrek egin dituzten denborak:

-2004 urtean
-2003 urtean
-2002 urtean
-2001 urtean