Egoitzako Astea gaur hasiko dute

Urola Kostako Hitza 2005ko aza. 7a, 12:11

"Edonork parte hartu dezake San Martin Asteko ekitaldietan", diote (Urola Kostako Hitza)

Urtero bezalaxe, San Martin Egunaren bueltan Egoitzako Astea ospatuko dute San Martin egoitzan. Asteko ekitaldiak egoiliarrek beraiek prestatutakoekin edota herriko musikari, talde eta eragileen parte hartzearekin osatzen dituzte.

Gaur hasiko dute Egoitzako Astea, eta larunbata arte egunero-egunero, festa giroa nagusituko da egoiliarren artean. Ekitaldi guztiak egoitzan bertan izango baldin badira ere edozein herritarrentzako ateak zabalik dituztela diote San Martin egoitzakoek: "Nahi duten denak etor daitezke Egoitzako Astean antolatutako emanaldietara, ateak zabal-zabalik ditugu nahi duten guztientzako. Gainera, herritarrak animatu nahi genituzke Astean parte hartzera".

Eraikin berria

Bestetik, San Martin Egoitza handitzeko eraikin berria egiteko lanak ere laster hasiko direla espero dute San Martin Fundaziokoek. "Urtea bukatzerako eraikin berria egiteko lanak hasi egingo dira, hil honen bukaeran ez bada abenduan hasiko direlako obrak. Kontu txiki batzuk lotzea besterik ez da falta. Eraikin zaharra botatzea aurreratu egin genuen, Iraurgi Ikastetxeko haurrak eskolara hasi aurretik eraikina botata eta lekua garbi eduki nahi zelako", dio Manolo Aizbitarte San Martin Fundazioko gerenteak.

San Martin egoitzako egitaraua

Azaroak 7, astelehena
10:00. Astearen inaugurazioa.
10:30. Egoitzako txarangaren emanaldia.
11:15. Film emanaldia.
16:00. Merienda berezia.
16:30. Dantzaldia, Vitoriano eta Endaizpeko Asensioarekin.

Azaroak 8, asteartea
10:45. Karta txapelketa eta jokoak.
11:30. Zezen berezia.
16:30. Bingoa.

Azaroak 9, asteazkena
10:30. Egoiliarren arteko herri kirolak.
16:00. Txokolate jana, Osasun Pastoralekoen eskutik.
17:00. Jose Luis Frantzesenaren musika emanaldia.

Azaroak 10, osteguna
10:45. Kirol txapelketa.
17:00. Nagusilaneko Jose Maria Soroarekin kantaldia.

Azaroak 11, ostirala
10:00. Meza.
10:45. Iraurgi Ikastetxeo haurren emanaldia.
13:00. San Martin eguneko bazkari berezia.
16:30. Hitzaldia. Gaia: Familiak eta boluntarioak, egoiliarrengan eta egoitzan duten garrantzia. Hizlaria: IƱaki Arangon psikologoa.
18:15. Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen musika emanaldia.

Azaroak 12, larunbata
Goizean. Azpeitiko Zezenzale Batzordearen saninazioetako zezenketako onuren banaketa ekitaldia.
16:30. Kitarrista taldearen musika emanaldia, Iba eta Edurne trikitilariekin batera.