Asteburu honetako ekitaldiekin emango zaio bukaera IV. Kulturaldiari

Uztarria 2005ko aza. 4a, 13:11

Gaur gauean Antton & El Corsal Desastre taldeen kontzertuak izango dira Sanagustinpen

Igandean, azaroaren 6an, laburmetrai euskaldunen emanaldiak izango dira Gaztetxean

Uztarria Kultur Koordinadorak antolatu duen IV. Kulturaldia bere hondarrera iritsiko da asteburu honetan. Urriaren 21ean hasita ekitaldi ezberdinak izan dira hiru asteburutan herrian.

Gaur gauean, Antton & El Corsal Desastre taldeen kontzertuak izango dira Sanagustinpen 22:30etik aurrera. Aurtengo Kulturaldiari amaiera emateko, laburmetrai euskaldunen emanaldia izango da igandean, azaroan 6an Gaztetxean, 19:00etan. Gaztetxeko emanaldian honako sei laburmetraiak izango dira ikusgai:Topeka, Lepokoa, El salto de Beamon, Amuak, Amnesiak eta Terminal.