Eta Hazparneko alkateak zer bozkatu ote du?

Uztarria 2005ko aza. 3a, 22:11

Ipar Euskal Herriko auzapek gehienak euskal departamenduari buruz erreferenduma egitearen alde azaldu dira; bozketa sekretua zen

Jacques Coumet Hazparneko alkatea kontra egon izan da beti

Ipar Euskal Herrian ere bertako erakunde instituzionalez hizketan ari dira (Biarnorekin batera osatzen dute gaur egun Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak departamendua), eta hango auzapez (alkate) gehienak euskal departamenduari buruz erreferenduma egitearen alde daude. Lehengo igandean, Ezpeletan, 159 auzapezetatik 131k parte hartu zuten bozketan, eta 76 (ia %64) erreferenduma antolatzearen alde azaldu ziren.

Eta zer bozkatu ote zuen Hazparneko auzapezak, Jacques Coumet jaunak? (Azpeitia Hazparnerekin senidetuta egon 1984tik). Bozketa sekretua izan zen, baina Coumet euskal departamenduaren kontra egon izan da beti eta ez zen alde azalduko igandean. UMP, Frantzia-zale alderdi eskuindarreko kidea da hura, eta Hazparneko alkatea 1970 hamarkadatik. “Coumet izan daiteke ez Ipar Euskal Herriko, baizik eta Euskal Herri osoko auzapezik kontserbadoreenetakoa”, diote Hazparneko euskaltzaleek.

Euskal departamenduaren aldekoek helburuak bete dituztela esan dute. Parte-hartze zabala nahi zuten, hala izan da, eta gehiengo handi batek erreferendumaren alde bozkatu du. "Emaitza horiekin, eztabaida berriz abiatzen da”. Eta orain Pirinio Atlantikoetan erreferenduma antolatzea eskatzeko izenpetze biltze kanpaina abiatuko dute; 46.000 hautesleren sinadura behar dute.