Lasaoko festak igandean hasiko dira

Urola Kostako Hitza 2005ko aza. 3a, 12:11

San Martin eguneko rock kontzertuan eskualdeko Jo, Os Gallardos eta Itaca musika taldeek joko dute (Urola Kostako Hitza)

Azpeitia eta Zestoa arteko Lasao auzoko San Martin jaiak igandean, azaroaren 6an, hasiko dira, nekazal eta abereen erakusketarekin ekingo diete jaiei. Baina jaiak ofizialki San Martin egunean, hilaren 11n, hasiko dira txupinazoarekin. Lau eguneko egitarau oparoa antolatu dute jaietarako, eta horretarako Lar altzarien eta Azpeitiko eta Zestoako udalen laguntza jaso dute.

San Martin egunez hiru talderekin rock kontzertua antolatu dute. Jo musika taldea azkoitiar eta azpeitiar musikariek osatzen dute, Urrestillako musika taldeen lokaletan hilabeteetan ari dira entseguetan, baina aurreneko kontzertua Lasaon emango dute.

Lasaoko Sanmartin jaien egitaraua

Azaroak 6, igandea
11:30. Zestoako Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira.
12:00. Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa eta txakolin eta sagardo dastaketa.

Azaroak 11, ostirala
11:30. Meza. Zestoako parrokiko abesbatzarekin.
20:00. Txupinazoa. Gero, Apaiz etxean baratzuri zopa eta gaztaina jana.
23:00. Rock festa. Jo, Os Gallardos eta Itaca taldeen kontzertuak.

Azaroak 12, larunbata
20:30. Bertso afari herrikoia, Xebastian Lizaso eta Andoni EgaƱa bertsolariekin. Gero, Izer eta Alabier trikitilariak.

Azaroak 13, igandea
11:30. Meza. Gero, jubilatuentzako hamaiketakoa.
16:30. Haurrentzat herri kirolak eta jolasak Kulkirekin. Ondoren, txokolate jana egingo dute.