IV. Kulturaldiko ekitaldi gehiago egunotan

Uztarria 2005ko urr. 27a, 13:10

Ostiralean, urriaren 28an, bertsolarien eta musikarien emanaldia izango da

Uztarria Kultur Koordinadorak antolatutako IV. Kulturaldia aurrera doa, eta asteburu honetan ere ekitaldiak izango dira. Ostilarean, urriaren 28an, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolarien eta Haritz Unanue, Aitor Bengoetxea Ondarru eta Ekaitz Garmendia musikarien emanaldia izango da 22:30ean, udaletxe azpiko arkupetan.

Datorren asteburuan, berriz, bi ekitaldi izango dira. Honela, azaroaren 4an, ostiralean, Antton & eta talde sorpresaren emanaldia izango da 22:30an udaletxe azpian. Azaroaren 6an, igandean, IV. Kulturaldiari amaiera emateko, Laburmetrai euskaldunen emanaldiak izango dira Gaztetxean, 19:00etan.

IV. Kulturaldiko hurrengo ekitaldiak

Urriak 28 ostirala, 22:30ean. Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak, eta Haritz Unanue, Aitor Bengoetxea Ondarru eta Ekaitz Garmendia musikariak, udaletxe azpian.

Azaroak 4 ostirala, 22:30ean. Antton & eta talde sorpresa, udaletxe azpian.

Azaroak 6 igandea, 19:00etan. Euskal laburmetraien emanaldia, Gaztetxean.