Ehun pilotari gazte Santo Tomasetako Pilota Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2005ko urr. 24a, 16:10
Iazko Santo Tomasetako Pilota Txapelketan irabazleak izan ziren pilotariak garaikurrekin.

Herrian pilotarako "afizioa" badagoela dio Jesus Ruiz Argandoña 'Keuttin'-ek, Ilunpe Pilota Elkarteko kideak (Urola Kostako Hitza)

Ehun pilotari gazte dabiltza gaur egun Ilunpe Pilota Elkartean. Horietatik ia denak ari dira parte hartzen hil honetan jokatzen hasi den Santo Tomasetako Pilota Txapelketan. "Bestelako zereginik ez badaukate (futbola, saskibaloia...) Ilunpeko pilotari denek parte hartzen dute pilota txapelketa honetan", dio Jesus Ruiz Argandoña Keuttin-ek, Ilunpeko kideak.

"Pilotarako afizioa badago herrian, eta emaitza politak egiten ari gara txapelketetan", dio Keuttinek. Afizio horren adierazle dira bai orain jokatzen ari diren Santo Tomasetako Txapelketa, bai Santiotako Txapelketa ere. Bietan herriko ehun pilotari inguruk hartzen du parte. Gainera, kluben arteko pilota txapelketan ere emaitza politak izaten ari dira.

Ilunpe Pilota Elkarteak Frontoi Txikia du txapelketa eta entrenamenduetarako elkagunea.

Santo Tomasetako Pilota Txapelketa

Aurten ehun pilotari inguruk hasi dute Ilunpe Pilota Elkarteak antolatutako Santo Tomasetako Pilota Txapelketa. Partida guztiak Frontoi Txikin jokatuko dituzte.

Infantilak
Otaegi-Berasategi, U. Otaegi-Zialzeta, Aizpuru-Ibarzabal, Arrieta-Arakistain, Urbizu-Astiazaran, Landa-Galarraga, Joxin-Urbieta.

-Partiduak ostiraletan jokatuko dituzte, 18:00etan.

Kadeteak
Markel-Guerra, Arakistain-Andoni, Agirrezabal-Aldalur, Otamendi-Murgiondo, Antia-Mendia.

-Partiduak asteazkenetan jokatuko dituzte, 18:30ean.

Alebinak
Larrañaga-Franco, Zabala-Urain, Arrue-Cantero, Iturricastillo-Olaizola, Solozabal-Alzibar, Eizagirre-Mendiluze, Aranbarri-Orbegozo, Aizpuru-Aizpuru, Eizmendi-Unanue, Arregi-Aldalur.

-Txapelketako pilota partidak igandetan jokatuko dituzte, 10:30ean.

Benjaminak
A Taldea: Aranguren-Martinez, Iparragirre-Korta, Aizpuru-Aizpuru, Arteaga-Iparragirre, Azkue-Bastida, Azpeitia-Larrañaga. B Taldea: Guridi-Iriarte, Ansoalde-Iruñeta, Markinez-Araneta, Kerejeta-Astigarraga, Nazabal-Mendiluze. C Taldea: Esnaola-Barkin, Aldalur-Merketegi, Galarraga-Peñagarikano, Arrizabalaga-Aginaga, Aizpitarte-Zubizarreta, Olaizola-Azpiazu.

-Partidak igandetan jokatuko dituzte 09:30ean hasita.

Benjamin aurrekoak
Iosu Aizpuru, Carrasco, Etxeberria, Arrizabalaga I.a, Iriondo, Aizpuru, Aranbarri, Odriozola, Cañamero, Aramendi, Kerejeta eta Arrizabalaga II.a.

-Partidak larunbatetan jokatuko dituzte, 10:00etan hasita.