Jose Luis Aizpuru, Nazio Eztabaidan mintzo

Uztarria 2005ko urr. 7a, 17:10

Azpeitiar kazetaria, irratiaren alorraz ariko da

Bihar (zapatua) goizetik hasi eta egun osoko jardunaldiak izango dira Zarautzen

Bihar, urriak 8, EH-05 Nazio Eztabaida ospatuko da Zarautzen. 40 eragile dira Nazio Eztabaida guneko kide (Batasuna, EA, Aralar, AB, ELA, LAB...) eta haiez gain, beste 350 gonbidatu ere izango dira.

Eta bertan, Jose Luis Aizpuru Pepe kazetari azpeitiarrak, arratsaldean, komunikabideei buruzko tailerrean parte hartuko du, irratiaz. Aizpuru, Ipar Euskal Herrian dauden lau irrati euskaldunen (Gure Irratia, Xiberuko boza, Irulegiko boza, eta Antxeta irratia) federazioko programazio arduraduna da. Bihar, Salbatore Mitxelenan,"Iparraldeko irratiak zer diren, nondik datozen, zer zailtasun ditugun eguneroko lanean, irratigintza zein egoeratan dagoen eta diaknostikoa..." eta beste hainbat gaiz mintzatuko da, uztarria.com-i esan dionez (Uztarria herri aldizkariko kolaboratzaile izana da, baita Egunkaria-ko langile ere).

Salbatore Mitxelena Ikastolan goizetik hasi eta egun osoan ekimen ugari dago iragarrita.

Egitaraua

Goizeko saioa

-9:00-13:00. Osoko Bilkura. Salbatore Mitxelena Ikastolan.

Arratsaldeko saioa

-13:30-22:00. Ekimen irekia.

-13:30. Hasiera ekitaldia Bertsolarien enparantzan.

-14:00. Herri bazkaria, Salbatore Mitxelena Ikastolan jarritako karpan.

-16:00-20:00. Haurtzaindegi zerbitzua. Salbatore Mitxelena Ikastolan.

-16:00-17:00. Aurkezpenak: Salbatore Mitxelena Ikastolan.
- a) Gaindegia. Xabier Isasi.
- b) Laborantza Ganbara. Michel Berhokoirigoin.
- c) Euskal Herriko Gazte Kontseilua. Alex Marañon.
- d) Emakumeen eskubideen karta. Mariam Esnaola – Izaskun Guarrotxena.
- e)Euskal Unibertsitatea. Patxi Lopez Abasolo.
- f) Naziotasun aitormena. Peio Gaskon.

-17:00-18:30. Tailer txikiak Salbatore Mitxelena Ikastolan.
- a) Irratigintza. Irantzu Jauregi–Pepe Aizpuru.
- b) Pobreziaren muga. Arantza Santesteban.
- c) Euskal Curriculuma. Igor Arroyo.
- d) Etorkinen euskalduntzea. Dabid Anaut–Castillo Suarez.
- e) Etxebizitza. Igor Mera–Carlos Diaz de Morentin.

-18:30-20:00. Tailer nagusia: Salbatore Mitxelena Ikastolan. Aurrekontu parte- hartzaileak: Gonbidatuak: Edmilson Rodrigues (Belemgo alkate ohia), Luciano Brunet (Porto Alegreko aditua)

-16:00- 20:00. Azoka. San Pelaioko Karpan. 50 elkartek parte hartuko dute.

-16:00-20:00. Zinema: Salbatore Mitxelena Ikastolan. 3. solairuan.

-16:00-18:00. Brasilgo dokumentalak

-18:00-20:00 Euskal Herrian ekoiztutako dokumentalen emanaldia.

-16:00-22:00 Animazio Gunea, Salbatore Mitxelena Ikastolan jarritako karpan.
- 15:30-16:15. Korri, Xalto ta Brinko.
- 16:30-17:00. Dultzaineroak.
- 17:00-17:30. Bertsolariak.
- 17:30-18:00. Mikel Markez eta Pako Aristi.
- 18:15-19:30. Patxi Perez.
- 20:00-22:00. Karidadeko Benta.