Kirol elkarteek eta klubek diru laguntza eskariak egiteko epea zabalik

Urola Kostako Hitza 2005ko urr. 6a, 20:10

Urriaren 31 izango da eskaria egiteko azken eguna (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Udalak herriko kirol elkarteek eta klubek diru laguntza eskaerak egiteko epea zabaldu berri du. Hilabete osoa edukiko dute eskaerak egiteko: hilaren lehen egunean ireki zuten epea eta hilaren 31n bukatuko da. Epe horretan 2006. urtean zuzeneko diru laguntzak jaso nahi dituzten herriko kirol elkarte eta klubek egin behar dituzte eskaerak.

Diru laguntza eskaera orriarekin batera oinarrietan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute Azpeitiko udal bulegoetan. Udaleko Kirol batzordeak talde bakoitzari oinarri arautzaileen kopia bana igorri dio dagoeneko.

Urte naturaleko jarduna duten kirol elkarteek, berriz, datorren urtearen hasieran egin beharko dute diru laguntza eskaera.