Kirol instalazio berriak urriaren 12an inauguratuko dituzte

Uztarria 2005ko urr. 5a, 16:10

Inaugurazio ekitaldiaz gain, partidak jokatuko dira tenis eta padel pistetan eta futbol zelai berrian

Garmendipeko kirol instalazioen inaugurazio ekitaldia datorren asteazkenean, urriaren 12an (jai eguna da) izango da. 11:00etatik 12:00etara bitartean, eskolarteko lagunarteko partidak jokatuko dira futbol zelaian.

Teniseko eta padeleko pistetan ere partidak izango dira, nork jokatuko duen oraindik baieztatu ez duten arren. Ondoren, 12:00etan inaugurazio ofiziala izango da, zinta mozketa eta partida ofiziala; Lagun Onakeko neskek jokatuko dute.