Aranburu: "Nire denboraldirik onena hau izatea espero dut"

Uztarria 2005ko ira. 28a, 15:09

Realeko jokalariak Espainiako Ligan bere 200. partida jokatuko du igandean

Azpeitiarrak orain dela zortzi urte egin zuen debuta

Ikus uztarria.com-eko Eztabaida

Zortzi urte daramatza Mikel Aranburu futbolariak Realeko lehen taldean, eta igande honetan Espainiako Ligan bere 200. partida jokatuko du.

Hori dela eta, El Mundo Deportivo egunkariak elkarrizketa egin dio.

Zure denboraldirik onena?

Hau izatea espero dut. Orain arte, dudarik gabe, 2002-03koa.

Partidarik onena?

Krauss zegoeneko bat, aurrenetakoa. Aitor Zabaleta erail eta aste gutxira izan zen, Atletico Madrili 3-2 irabazi genion eta gol bat sartu nuen.

Golik onena?

Athletici sartutako bat, San Mamesen, 1999-2000an. 1-1 egin genuen.

Zein entrenatzailek eragin du gehien zugan?

Lehen taldean entrenatzaile asko izan ditut eta gehienen oroitzapen ona dut. Bakoitzak erakutsitako gauza onekin geratzen naiz. Ez nuke asmatuko bat aukeratzen. Gero, Luis Landaz oroitzapen ona daukat; Azpeitian izan nuen entrenatzaile.

Realeko jokalari bezala oroitzapenik onena?

Vigoko partida eta txapeldunorde izan gineneko ospakizunak. Ez genuen Liga irabazi, baina ikusi genuen zer esan nahi zuen bigarren izateak Realeko jendearentzat. Irabazi bagenu bezala ospatu genuen.

Eta txarrena?

Salbaziotik behin zazpi puntura geundenekoa, 2001-02an. Beste behin azkenaurreko jardunaldian salbatu ginen, Betisek eta Deportivok Valladolidi eta Celtari irabazi zietelako; denok batera telebistatik ikusi genuen.