Iraurgik irabazi Coruñan

Uztarria 2005ko ira. 26a, 19:09

Basquet Coruñari 55-67 irabazi zion, atzo (igandea)

EBA Ligako lehen garaipena du

EBA Ligako lehen partida irabazi zuen atzo (igandea) Iraurgik Coruñan (Galizia), Basquet Coruñaren kontra: 55-67. Hirugarren laurdenean 0-20eko partziala egin zuten Iraurgikoek, eta hori erabakigarria izan zen irabazteko (31-25etik 31-45era pasatu ziren). Bigarren jardunaldiko partida zen atzokoa.

Iraurgi: Etxeberria (13 puntu), Ibargutxi (15), Osa (6), Jon Arozena (10), Hernando (6); Artetxe (12), De Miguel (2), Lizarriturri (3), Astigarraga.

Hurrengo partidua zapatuan, etxean

Datorren larunbatean, urriaren 1ean, 18:30ean Lan Mobel Iraurgik Azpeitian jokatuko du C.B. Sarria Cremositaren kontra. C.B. Sarria Cremositak EBA Ligan jokatu diren bi partidak irabazi ditu, eta bigarrena da sailkapen orokorrean. Lan Mobel Iraurgi, bederatzigarren dago sailkapenean.