Erantzun ona izan du V. Triku Festak

Uztarria | Kultura
2005ko ira. 26a, 14:09

Antolatzaileen ustez, "kartelaren maila igo" eta jaialdia "finkatu" egin da

Triku Festan parte hartu duten talde ezberdinen argazki montajea  Argazki originala

Triku Festaren V. edizioak atzo (irailak 25) itxi zituen ateak, eta antolatzaileak "gustora" geratu dira musika jaialdiaren emaitzarekin. Aurtengoan, "kartelaren maila igotzea" zuten helburu antolatzaileek.

Zirkuitu jakin bat ez duten taldeei aukera bat eman nahi izan die Triku Festako antolatzaileek. "Helburua ez da talde ezagunak ekartzea", dio Aitor Bengoetxea Ondarruk, "nahiz eta jendea ezagunak diren taldeekin gehiago mugitzen dela konturatu garen". Honela aurten, taldeei dagokienez "kantitatea jaitsi eta kalitatea igo" nahi izan dute; iaz, 18 taldek parte hartu zuten musika jaialdian. "Nik uste aurtengoarekin Triku Festa finkatu egin dela esan dezakegula".

Ostegunetik hasi eta igandea bitartean, 11 musika taldek jo dute udaletxe azpian (ostegunean) eta plazako karpan. Horietatik, lau musika talde (Ezinean, Legen Beltza, 12 Tribu eta Dj-Amsia) herrikoak izan dira. "Hurrengo urtera begira bertako taldeei ere aukera ematen segitu nahi dugu", dio Ondarruk.

Antolatzaileak orokorrean gustora geratu dira Triku Festaren V. edizioarekin. "Dena iaz baino txukunago egin dugulakoan gaude; musika ekipoa, publizitatea... Bestalde etorri diren talde denak oso gustora geratu dira. Ez zuten jaialdia ezagutzen, eta espero zutena baino hobea iruditu zaie".

Iaz aurreneko aldiz karpan antolatu ziren Triku Festako kontzertu gehienak. Aurten, karpa Triku Festaren erreferentzi gune nagusi bihurtu dela diote antolatzaileek. Modu honetan, gauzak egiteko modu propioa dutela eta herrian gune bat falta dela aldarrikatu nahi izan dute antolatzaileek.

Bidali:  

Erantzunak

antton | 2005-09-26 : 16:09

Ezinean taldiek ez alzakek webguneik?

trujas | 2005-09-26 : 16:09

aurreko urtekue askozaz nahiyo

trujas-ek arrazoie | 2005-10-01 : 15:10

Taberna barruko kontzertuek falta izen dituk haurten,horrek bere xarmie zaukek,1nai arrazoie emate zoat,askozaz nahiyo aurrekue.Ta taldiei beira...nahiko ezaunek hituan,lengo urtien behintzet azpeitiar dexente eon tzien,patadazo,nazkau ez,destitxie,semeputiek...askoz earro izen huan!!Ta gainea holako taldiek ezautzeko aukerie emate zako jendiei.

Betiberdin | 2005-10-03 : 18:10

Ba nei aurtengue asko gustau zitek. Ondo ziok herrikuei aukerie ematie, baño beti berdiñek jotzie ere ez ote da pisket aspergarriye????

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu