Iaz baino erabiltzaile gehiago izan ditu kanpoko igerilekuak

Uztarria | Udala
2005ko ira. 22a, 11:09

Guztira 42.834 bisita izan ditu ekainetik iraila bitartean, iaz baino 700 gehiago

Uztailaren 14an izan zen lagun gehien: 1.506 erabiltzaile

Azpeitiko estali gabeko igerilekuak irailaren 18an itxi zituen ateak hurrengo urtera arte, "emaitza onekin" itxi ere, Azpeitiko Udal Kirol Patronatoak uztarria.com-i emandako datuen arabera. Izan ere, aurten 42.834 bisitari izan dira igerilekuan ekainaren 11tik irailaren 18ra bitartean, iaz baino %1,5 gehiago.

Kanpoko igerilekua 2001ean ireki zuten, eta bost urte hauetan erabiltzaile gehien izan duen urtea, 2003a izan da: 48.235.

Aurtengo udan erabiltzaile gehienak Udal Kirol Patronatoko bazkideak izan dira (34.928, %82) eta gainontzeko 7.906ak (%18) bazkide ez direnak.

Iazko erabiltzaileekin alderatuz (42.194), %1,5 bisita gehiago izan dira aurten. Udal Kirol Patronatoko arduradunek diotenez, "jendea gustura dago igerilekuaren funtzionamenduarekin". Erabiltzaileen gehiengoa herriko jendea da, baina "kanpotik jende asko etortzen da instalazio honetara, eta oso irudi ona" eramaten dutela nabarmendu dute arduradunek.

Jarraian, aurtengo denboraldian jasotako datuak daude:

  • Kanpoko igerilekua 100 egunez egon da zabalik.
  • Guztira 42.834 bisita izan ditu. Batez beste, eguneko 428 lagun.
  • Ekainetik irailera bitartean, uztaila izan da jende gehien bildu duena: 18.546 lagun. Ondoren, ekaina (11.047), gero abuztua (10.664) eta azkenik, iraila (2.577).
  • Jende gehien izan den eguna, uztailak 14a izan da: 1.506 lagun. Gutxien, berriz, abuztuaren 21a eta irailak 13a: bietan, lagun bakarra.
  • 11 egunetan mila lagunetik gora izan ditu.
  • Uraren tenperaturari dagokionez, ekainaren 22an 27,8º-koa zen eta irailaren 18-an 17,5º-koa.
Bidali:  

Erantzunak

Miren | 2005-09-26 : 09:09

Lotsagarriye iruitzezat udaletxina izenda zarrerie horrenbeste kobratzie 5 euro

Guztiz ados | 2005-09-26 : 11:09

Ni ere ados nago Mirenen iritziarekin. Diru larregi iruditzen zait neuri ere.

BA NI EZ | 2005-09-27 : 14:09

UDALETXIEY EZ ALTZAKO EZERRE KOZTATZEN MANTENDUE ALA?

Bai | 2005-09-28 : 12:09

Pentsatzet zerbait kostako zaiola baño juten diren jende guztiari 2 euro kenduta ere, iruditzen zait enpasa ateratzeko moduan izango direla. Ez al zaizu iruditzen?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu