Aretoko dantzetan izena emateko epea zabalik dago

Uztarria 2005ko ira. 19a, 13:09

Urrian hasi eta ekainera bitartean larunbatetan izango dira ikastaroak

Taldea osatu ahal izateko gutxienez 16 lagunek eman behar dute izena

Aretoko dantzen ikastaroak urrian hasiko dira, eta Joxe Mari Orbegozo dantzaria izango da irakaslea.

Ikastaroak, Udal igerilekuan emango dira larunbatetan. 16:00etatik 17:50etara hasi berrientzat, eta 17:50etatik 19:40etara era honetako dantzetan esperientzia dutenentzat.

Tangoa, rock and rolla, pasodoblea, valsa, salsa, cha-cha-cha eta beste hainbat dantza ikasteko aukera izango da. Udal kirol patronatoko bazkide direnek 17, 51 € ordaindu beharko dute hilean. Bazkide ez direnek, berriz, 30, 57€.