Iraurgik galdu egin du lehen partida

Uztarria 2005ko ira. 17a, 22:09

Ferrol 61-76 nagusitu zaio EBA Ligako aurreneko jardunaldian

Jende asko bildu da kiroldegian

Gaur (larunbata) egin du debuta Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehen taldeak EBA Ligan, Azpeitiko kiroldegian, Ferrolen kontra, eta galdu egin du: 61-76. Duela gutxi bukatu da neurketa.

Atsedenera 38-39 iritsi dira, eta, batik bat, partidako azken bi zatietan izan dira kanpokoak gehiago. Iraurgikoak baino mutil handiagoak zituzten, eta etxekoak, gainera, kanpoko jaurtiketetan ez dira ondo ibili. Hirugarren zatiaren bukaeran 49-59 zeuden.

Jende asko joan da Iraurgiren debuta ikustera kiroldegira; 350 lagun inguru.

Taldeak hurrengo jardunaldian Coruñan du partida.