'Euskal espedizioa Baintha Brakk 2005'-ek ez du gailurra egin

Uztarria.com 2005ko ira. 12a, 14:09

Juan Vallejo Llanos, Eduardo Martinez Lobera, Juan Mari Iraola Aranzadi, Txus Lizarraga eta Mikel Zabalzak Takolo beka irabazi zuten apirilean

Eguraldi txarra izan dute oztopo nagusi

Udaran izan dira Himalayan Juan Vallejo Llanos, Eduardo Martinez Lobera, Juan Mari Iraola Aranzadi, Txus Lizarraga eta Mikel Zabalza, euren proiektua aurrera eramateko asmoz (2005ean Joxe Takolo beka irabazi duen Euskal espedizioa Baintha Brakk 2005), baina eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan dute gailurra egin. Antza denez, eguraldi ezegonkorra izan dute mendizaleek. "Aste batean bakarrik izan genuen eguraldi ona, eta bertan 6.000 metrotan gelditu ginen. Denbora bukatzen ari zitzaigula ikusita, azken egunetan egin genuen beste saiakera bat baina toki berean gelditu ginen", esan dute.

Juan Vallejoren hitzetan, "mendia oso polita da, eta bidea berriz, ederra". Taldeko mendizaleek diotenez, "denbora eta eguraldi onarekin gailurra ez da ezinezkoa".