Neguko ordutegia Gazteriako lokaletan

Urola Kostako hitza 2005ko ira. 8a, 12:09

Astelehenetik (irailak 12) aurrera hasiko dira neguko ordutegiarekin (www.urola-kostakohitza.info)

Astelehenetik aurrera neguko ordutegiarekin hasiko dira lanean Zapo Txoko Gazte Klubean, Txiki Txoko (Sanjuandegi auzoan) eta Iturritxiki ludotekatan eta Gazteen Informazio Bulegoan. Zapo Txoko, asteartetik ostiralera 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta asteburuetan, berriz, 16:00etatik 20:30era. Bi ludotekak, astegunetan 17:00etatik 20:00etara egongo dira irekita. Gazte Informazio Bulegoa (GIB, Zapo Txoko Gazte Klubean dago) astelehenetan, arratsaldez bakarrik zabalduko dute 16:30etik 19:30era; asteartetik ostiralera bitartean, aldiz, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etik 19:30era egongo da irekita. Larunbatetan goizez bakarrik irekiko dute, 10:00etatik 13:00etara.

Urritik aurrera Zapo Txoko gaztelekuan ikastaroak izango dira.